Antsotegi eta Atxabal, txapeldun
Antsotegi aulestiarra eta Atxabal lekeitiarra izan dira Beteranoen VI: Esku pelota Txapelketako garaile. Partida bikaina jokatu zuten finalistek eta amaierara arte mantendu zen emozioa. Final parekatua izango zela aurreikusten zen, eta pilotariek ez zu...
Antsotegi aulestiarra eta Atxabal lekeitiarra izan dira Beteranoen VI: Esku pelota Txapelketako garaile. Partida bikaina jokatu zuten finalistek eta amaierara arte mantendu zen emozioa.
Final parekatua izango zela aurreikusten zen, eta pilotariek ez zuten hutsik egin. Kanporaketetan berdintsu ibili ziren Antsotegi eta Atxabal eta Arroitajauregi eta Arrate, eta ondorioz, ikusmin handia eragin zuen domekako finalak. Horrela, jende asko batu zen trinketean.
Amaierara arte mantendu zen emozioa. Arroitajauregi eta Arrate bikoteak aurrea hartu zuen eta aurretik ibili ziren 20. tantura arte. Ordura arte, Antsotegi eta Atxabal aldea ez handitzen saiatu ziren, baina 20. tantutik aurrera, Antsotegiren sakeari esker, hamaika tanto jarraian egin eta 20-27 emaitzagaz aurretik jarri ziren txapeldunak. Nahiz eta 27 eta 28ra hurreratu, Arroitajauregik eta Arratek ez zuten berdinketa lortzerik izan eta azkenean, Antsotegi eta Atxabal izan ziren garaile hiru tantuko aldeagaz. Aulestiarrak eta lekeitiarrak beteranoen txapelketako bigarren txapelak lortu zituzten.
Bestalde, Izarra eta Berriz, hasierako faboritoak, hirugarren geratu dira, Martin eta Luzio laugarren, Beraza eta Etxebarria bosgarren eta Moral eta Foster seigarren. Postu horiek be, domekan lehiatu zituzten pilotariek.