Batelen amaiera eta zesta finalak, asteburuan
Berdel Eguna ez ezik, kirol arloko bi ekitaldi garrantzitsu ere hartuko ditu Mutrikuk asteburu honetan. Alde batetik, Gipuzkoako Eskolarteko Zesta-punta Txapelketako finalak, ume eta gaztetxoen mailan, zapatuan 16:30ean hasita, Miruaitzen. Bestetik, Gi...
Berdel Eguna ez ezik, kirol arloko bi ekitaldi garrantzitsu ere hartuko ditu Mutrikuk asteburu honetan. Alde batetik, Gipuzkoako Eskolarteko Zesta-punta Txapelketako finalak, ume eta gaztetxoen mailan, zapatuan 16:30ean hasita, Miruaitzen. Bestetik, Gipuzkoako Batelen Ligako azken jardunaldia eta banderen ematea, Mutrikuko uretan izango da, domekan 10:30ean.
Mutrikuarrak zesta finaletan
Danok Bat taldea finalera ailegatu da umeen zein gaztetxoen mailan. Bietan ere, Zumaia izango dute aurrez aurre. Umeen mailan Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor izango dira finalistak,eta gaztetxoenean, berriz, Jon Guenaga eta Aitor Andonegi. Danok Bat eskolako txikienen kinielekin hasiko da jardunaldia 16:30ean, eta ondoren izango dira bi finalak. ZiƱua elkartean batuko dira, ostean, mokadua jateko.
Eta domekan, batelarien txanda. Senior mailan mutrikuarren bankada ere hor izango da.