Futbol 7ko zelaia egingo dute Zaldupen uztailerako
Bedar artifizialagaz egingo dute eta obrek 368.000 euroko aurrekontua daukate. Futbol 7ko bedar artifizialezko zelaia egingo dute Zaldupen, 52 x 35 metrokoa. Hiru aste barru hasiko direla eta uztailerako amaituko dutela zelaia atontzen iragarri du Udal Kudeaketa Batzordeak. Lanak UTE Eder-Bermeosolok egingo ditu, 368.000 euroko aurrekontuagaz. Lan hauek kirol instalazioetan egingo den «barritze proiektuaren bi faseetako lehena» hartuko dutela azaldu dute: «orain zelaia eta berau erabili ahal izateko guztiak egingo dira; baita ondo funtzionatzeko behar diren azpiegituren lotura guztiak be; zelaiaren ingurua be egokitu eta osotu egingo da bigarren fasean, alboan egingo diren aldagelekin». Aldagelen eraikina aurrez fabrikatutakoa izango da, eta zelaiaren alboan ipini ostean atonduko da barrua; «horrela, zelaia erabili ahal izango da, bigarren fase horretan dauden bitartean be». Hiru udal agintaldi, hiru egitasmo ezberdin kirol instalazioetarako Telesforo Urresti ondarrutarrak 500 milioi pezetako ondarea emon zion Ondarroako Udalari testamentu bidez, «herriaren erabilpenerako eta onurarako». Orduko udal gobernu taldeak (1999-2003; Euskal Herritarrok) diru hori frontoi estali handi bat egiteko bideratzea erabaki zuen. Proiektua idatzita eta esleipenerako be prest zegoen 2003ko udabarrirako. Udal hauteskundeak izan ziren orduan, eta EAJk irabazi zuen, ezker abertzalearen Herriarentzat taldea ilegalizazio egoeran geratuta. Aurreko egitasmoa baztertu eta Zaldupen Kirolgune oso bat egiteko proposamena egin zuen 2003-2007an [...]
Bedar artifizialagaz egingo dute eta obrek 368.000 euroko aurrekontua daukate.
Futbol 7ko bedar artifizialezko zelaia egingo dute Zaldupen, 52 x 35 metrokoa. Hiru aste barru hasiko direla eta uztailerako amaituko dutela zelaia atontzen iragarri du Udal Kudeaketa Batzordeak. Lanak UTE Eder-Bermeosolok egingo ditu, 368.000 euroko aurrekontuagaz.
Lan hauek kirol instalazioetan egingo den «barritze proiektuaren bi faseetako lehena» hartuko dutela azaldu dute: «orain zelaia eta berau erabili ahal izateko guztiak egingo dira; baita ondo funtzionatzeko behar diren azpiegituren lotura guztiak be; zelaiaren ingurua be egokitu eta osotu egingo da bigarren fasean, alboan egingo diren aldagelekin». Aldagelen eraikina aurrez fabrikatutakoa izango da, eta zelaiaren alboan ipini ostean atonduko da barrua; «horrela, zelaia erabili ahal izango da, bigarren fase horretan dauden bitartean be».
Hiru udal agintaldi, hiru egitasmo ezberdin kirol instalazioetarako
Telesforo Urresti ondarrutarrak 500 milioi pezetako ondarea emon zion Ondarroako Udalari testamentu bidez, «herriaren erabilpenerako eta onurarako». Orduko udal gobernu taldeak (1999-2003; Euskal Herritarrok) diru hori frontoi estali handi bat egiteko bideratzea erabaki zuen. Proiektua idatzita eta esleipenerako be prest zegoen 2003ko udabarrirako. Udal hauteskundeak izan ziren orduan, eta EAJk irabazi zuen, ezker abertzalearen Herriarentzat taldea ilegalizazio egoeran geratuta.
Aurreko egitasmoa baztertu eta Zaldupen Kirolgune oso bat egiteko proposamena egin zuen 2003-2007an udal gobernuak (EAJ). Proiektu hura ez zen, halan be, gauzatu. 2007-2011 aldian, Udal Kudeaketa Batzordeak kiroldegiaren hobekuntzetara 260.000 euro bideratu ditu, eta beste 368.000 orain, Futbol 7ko zelairako.