Juan Uriarterentzat izan dira Aulestiko manta biak 82 untzatik gora egin ostean
Aulestiko probalarientzat izan dira herriko probetako lehen hiru sariak. Juan Uriarte Koba izan da denetan onena. Lea-Artibaiko lehenengoari zegokion manta ez ezik, probako lehengoaren manta ere eroan du. 82 untza 1/4 eta 70 zentimetro egin ditu. Herenegun jokatu ziren herriko proba erabakiorrak. Kobaren alaba, Maider Uriarte zen buruan herenegungo saioaren aurretik. Iazko irabazlea bera izan zen, baina aurten egindako 80 untza 3 metro eta 15 zentimetroek bigarren postua eskuratzeko bakarrik balio izan diote. Uriartek 700 euro eta ardo kaxa bat irabazi zituen. Hirugarren postuan ere, herritar bat sailkatu da: Juan Martiartu. Haren zaldiak 77 untza 3/4, 5 metro eta 65 zentimetro egin zituen. 650 euro eta txanpan boteila bi izan dira beretzat. Azken saioan erabaki Herenegun jokatu zen Aulestiko probetako azken saioa. Koba (Aulesti), Taberna Barri (Mendexa) eta Asier Alegriak (Bermeo) parte hartu zuten. Orden horretan atera ziren plazara. Kobaren zaldia indartsu aritu zen saio osoan, eta proba amaitzean lehen postua eskuratua zuen. Hura gainditzea zen atzetik zetozenen egitekoa. Mendexako ordezkariaren zaldiak kostata ekin zion beharrari. Lehen 20 untzak egiteko Koba baino bi minutu gehiago behar izan zituen, eta proba amaitzeko bi minuturen faltan, 10 untza gutxiago zituen eginak. Azkenean, 70 untza, 1/2, 2 metro etsa 35 zentimetro egin zituen. [...]
Aulestiko probalarientzat izan dira herriko probetako lehen hiru sariak. Juan Uriarte Koba izan da denetan onena. Lea-Artibaiko lehenengoari zegokion manta ez ezik, probako lehengoaren manta ere eroan du. 82 untza 1/4 eta 70 zentimetro egin ditu.
Herenegun jokatu ziren herriko proba erabakiorrak. Kobaren alaba, Maider Uriarte zen buruan herenegungo saioaren aurretik. Iazko irabazlea bera izan zen, baina aurten egindako 80 untza 3 metro eta 15 zentimetroek bigarren postua eskuratzeko bakarrik balio izan diote. Uriartek 700 euro eta ardo kaxa bat irabazi zituen.
Hirugarren postuan ere, herritar bat sailkatu da: Juan Martiartu. Haren zaldiak 77 untza 3/4, 5 metro eta 65 zentimetro egin zituen. 650 euro eta txanpan boteila bi izan dira beretzat.
Azken saioan erabaki
Herenegun jokatu zen Aulestiko probetako azken saioa. Koba (Aulesti), Taberna Barri (Mendexa) eta Asier Alegriak (Bermeo) parte hartu zuten. Orden horretan atera ziren plazara.
Kobaren zaldia indartsu aritu zen saio osoan, eta proba amaitzean lehen postua eskuratua zuen. Hura gainditzea zen atzetik zetozenen egitekoa.
Mendexako ordezkariaren zaldiak kostata ekin zion beharrari. Lehen 20 untzak egiteko Koba baino bi minutu gehiago behar izan zituen, eta proba amaitzeko bi minuturen faltan, 10 untza gutxiago zituen eginak. Azkenean, 70 untza, 1/2, 2 metro etsa 35 zentimetro egin zituen.
Azkena, lau aldiz Euskadiko txapelduna izan den Asier Alegria izan zen. Nerbio handiko zaldiak gogor ekin zion. Lehen 20 untzetan Kobagaz parekatuta zihoan. 50 untza egiteko, Koba baino hamar segundu gutxiago behar izan zituen. Baina 60 untzatara heltzean, zaldia nekatuegi zegoen. Asko kostatzen zitzaion untza bat osatzea. Hiru aldiz gelditu ere egin zen. 70 untza osatzean, Kobarekiko bi minutuko atzerapena zeukan. Azkenean, 72 untza, 1/2 eta 25 zentimetro egitea besterik ez zuen lortu.