Laugarren, Atletismoaz gozatuz-en finalean
Sailkapeneko laugarren postuagaz bueltatu ziren Donostiatik Markinako taldeko neskak. Atletismoaz Gozatuz programaren Espainiako Txapelketan parte hartu zuten joan den asteburuan Izaro Telleriak, Udane Barinagarrementeriak, Nahia Ibarzabalek, Irati Agi...
Sailkapeneko laugarren postuagaz bueltatu ziren Donostiatik Markinako taldeko neskak. Atletismoaz Gozatuz programaren Espainiako Txapelketan parte hartu zuten joan den asteburuan Izaro Telleriak, Udane Barinagarrementeriak, Nahia Ibarzabalek, Irati Agirregomezkortak eta Iziar Lejardik.
Espainia mailako zazpi talde elkartu ziren Donostian zapatu eta domekan Atletismoaz Gozatuz txapelketaren finalak lehiatzeko. 60 metro luze, 60 metro hesiak, pisua, altuera, bi kilometro martxa eta 1.000 metro probak egin behar izan zituzten parte hartzaileek eta ondo moldatu ziren Markinako Taldekoak. “Bostak ondo-ondo aritu dira, euren markak mantendu eta hobetu egin dituzte”, azaldu dute antolatzaileek.