13+8 urteurreneko ospakizunak bihar hasiko ditu OGAk
Ahalik eta jende gehienarengana ailegatzeko lako urteurren egitaraua dakar besopean Ondarroako Gazte Asanbladak. Adin guztietako herritarrengana ailegatzeko eta ahalik-eta gazte gehien Gaztetxera erakartzeko beharrean ibili dira azkan asteetan. Ahalegin hori igarri-igarria da, gainera, egitarau sortan: antzerkiagaz hasiko dira bihar, 13+8 urteurreneko ospakizunak. Herioa eta dontzeila ekarriko dute agertokira. Datorren astera jauzi eginda, Munduko musikaren gauak doinu lasaiak eskainiko ditu. Urteurren parte-hartzaileak «Jendea hurreratzen da urteurrenetan antolatzen ditugun ekimenetara, eta aspaldiko kontzertuetara be jendea etortzen da», esan dute OGAkoek. Hamendik aurrerako ekimenetara begiratuta, baikor daude. «Uda giroan sartuko gara laster, Ibilaldia be bertora dator, eta horrek guzti horrek jendea erakartzen du». Gaztetxea nahi duenarentzat zabalik dagoela be gogoratu nahi izan dute. Domekero batzen dira, 17:00etatik aurrera, eta ikasturtea amaitzen denean, udako ordutegian sartuta, 19:00etan hasiko elkartzen. Bizitasuna taldeen eskutik Aurten orain dela hiru urte egindako ekimena be nahi dute berreskuratu. «Koadrillekin batuko gara, ia denon artean Gaztetxea zabal genezakeen”. EGITARAUA -Maiatzak 11, 19:30ean. Herioa eta dontzeila antzezlana Gaztetxean -Maiatzak 14, zapatua, 22:30ean. Cold Revenge, Lokura prematura eta N.C.K. (Ondarroa) taldeen kontzertua Gaztetxean. -Maiatzak 20, barikua, 22:00etan. Munduko musikaren gaua. Acustic Glourious eta Azkaiter Pelox trio taldeen kontzertua Gaztetxean. -Maiatzak 21, zapatua. 14:00etatik aurrera. Bazkaria Gaztetxean. Bazkalostean. Jon Plazaolaren monologoa. Iluntzean. Elektrotxaranga. [...]
Ahalik eta jende gehienarengana ailegatzeko lako urteurren egitaraua dakar besopean Ondarroako Gazte Asanbladak. Adin guztietako herritarrengana ailegatzeko eta ahalik-eta gazte gehien Gaztetxera erakartzeko beharrean ibili dira azkan asteetan.
Ahalegin hori igarri-igarria da, gainera, egitarau sortan: antzerkiagaz hasiko dira bihar, 13+8 urteurreneko ospakizunak. Herioa eta dontzeila ekarriko dute agertokira. Datorren astera jauzi eginda, Munduko musikaren gauak doinu lasaiak eskainiko ditu.
Urteurren parte-hartzaileak
«Jendea hurreratzen da urteurrenetan antolatzen ditugun ekimenetara, eta aspaldiko kontzertuetara be jendea etortzen da», esan dute OGAkoek. Hamendik aurrerako ekimenetara begiratuta, baikor daude. «Uda giroan sartuko gara laster, Ibilaldia be bertora dator, eta horrek guzti horrek jendea erakartzen du».
Gaztetxea nahi duenarentzat zabalik dagoela be gogoratu nahi izan dute. Domekero batzen dira, 17:00etatik aurrera, eta ikasturtea amaitzen denean, udako ordutegian sartuta, 19:00etan hasiko elkartzen.
Bizitasuna taldeen eskutik
Aurten orain dela hiru urte egindako ekimena be nahi dute berreskuratu. «Koadrillekin batuko gara, ia denon artean Gaztetxea zabal genezakeen”.
EGITARAUA
-Maiatzak 11, 19:30ean. Herioa eta dontzeila antzezlana Gaztetxean
-Maiatzak 14, zapatua, 22:30ean. Cold Revenge, Lokura prematura eta N.C.K. (Ondarroa) taldeen kontzertua Gaztetxean.
-Maiatzak 20, barikua, 22:00etan. Munduko musikaren gaua. Acustic Glourious eta Azkaiter Pelox trio taldeen kontzertua Gaztetxean.
-Maiatzak 21, zapatua. 14:00etatik aurrera. Bazkaria Gaztetxean.
Bazkalostean. Jon Plazaolaren monologoa.
Iluntzean. Elektrotxaranga.
22:00etan. The Wet Band, Potemkin eta Izargi erromeria taldearen musika Gaztetxean.
-Maiatzak 29, domeka, Boga! Mendeku Itxua eta Eratu (Ondarroa-Gasteiz) taldeen eta bertsolarien saioa.