Elena Iraolagoitia erretiro aktiboa eta solidarioaz ariko da, etzi
Anaiarte Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartean eginda dago hitzordua. Kutxak antolatu eta Nazaret Zentroak lagunduta, Erretiro aktiboa eta solidarioa hitzaldia izango da etzi, 17:30ean, Beheko Plazan. Saioak ordu eta erdiko iraupena izango du, eta Elena ...
Anaiarte Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartean eginda dago hitzordua. Kutxak antolatu eta Nazaret Zentroak lagunduta, Erretiro aktiboa eta solidarioa hitzaldia izango da etzi, 17:30ean, Beheko Plazan. Saioak ordu eta erdiko iraupena izango du, eta Elena Iraolagoitia izango da hizlaria.
Antolatzaileek azaldu dutenez, informazio jardunaldiaren helburua nagusiak herritarrei parte hartzeko bideak eskaintzea, borondatezko lana egiteko elkarteei buruzko informazioa ematea eta borondatezkoaren profila azaltzea izango dira.
Jardunaldiaren metodologiari dagokionez, edukiak hurbiltasunez aurkeztuko dituzte, era atsegin eta praktikoan, edonork ondo ulertu eta barneratzeko moduan. Ildo horri jarraituta, ikus-entzunezkoaren laguntza nabarmena izango da. Hori ez eze, solasaldira joaten diren herritarren parte hartzea eta esku hartzea sustatuko direla jakin eragin dute antolatzaileek.
Prestakuntza guneak
Azkenik, herritarren parte hartzea eta borondatezko lanaren gaineko azalpenak emongo ditu Iraolagoitiak. «Herritarrek parte hartzeko bideak zeintzuk diren azalduko dugu, eta horren harira, boluntarioaren profila eta borondatezko lana Gipuzkoan zein den emango dugu ezagutzera».