Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Aldundiak
BI-633 errepidetik futbol zelaira joateko bide barria eta Artibai errekaren gaineko zubia egiteko beharrak burutzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, Markina-Xemeingo Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan sailak. Proiektuak miloi bat euro...
BI-633 errepidetik futbol zelaira joateko bide barria eta Artibai errekaren gaineko zubia egiteko beharrak burutzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, Markina-Xemeingo Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan sailak. Proiektuak miloi bat euroko kostua izango du, eta 550.000 euroko laguntza jasoko du Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Iberrazpi kaletik Barroetara joango den bideak norantza bi eta oinezkoentzako espaloi zabalak izango ditu. Iziar Garamendi diputatuak, Jabier Alberdi alkateak eta Iñigo Ansola Markina-Xemeingo Udaleko alkateorde eta datozen hauteskundeetako EAJren alkategaiak parte hartu dute ekitaldian.