Hirugarren postuarekin etxeratu dira Mutrikuko sokatiralariak
Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketan 680 kiloko bigarren saioa Berriatuan jokatu dute; eguraldia txarra eta tiraldi luzeak izan dira protagonista
Hirugarren egitea lortu dute Mutrikuko tiralariek 680 kiloko bigarren saioan. Tiraldiak Berriatuako jaien barruan jokatu dituzte.
Euritan aritu ziren tiralariak proba hasi eta amaitu bitartean. Gainera, herrikoen tiraldi erabakiorrenak, Gaztedi A eta Goiherri Aren aurka, luzeak izan ziren (4-6 minutu artekoak). Gaztedi Aren aurka izan zituzten lehen tiraldiak eta biak galdu zituzten. Goiherri A, berriz, azken aurkaria izan zen, eta puntu banarekin amaitu zuten.
Horrenbestez, 680an irabaztea ia ezinezko lana bihurtu da Mutrikuko taldearentzat. Izan ere, sailkapen orkorrean, Mutriku eta Gaztedi A 9 punturekin berdinduta daude; aurretik Goiherri dago, 12 punturekin. Azken tiraldia falta zaie. Datorren zapatuan, 15:30ean, Lasturren izango da.