Arabako Markinatik Bizkaikora, oinez
Artibai Mendigoizale Taldeak aurten 65 urte betetzen dituela eta, orain dela bost urte egin zuten moduan, Markina (Araba) eta Markina-Xemein (Bizkaia) arteko mendi martxa antolatu dute barriro. 61 kilometroko ibilaldia ekainaren 12an egingo dute. 02:30ean irtengo du autobusak Markina-Xemeindik Arabako Markinarantz, eta gero, handik, 04:00etan hasiko dira oinez martxa luzearen parte-hartzaileak. 2.300 eta 2.850 metro inguruko desnibelak aurkituko dituzte bidean, baita zazpi kontrol eta hiru hornidura gune be. Antolatzaileek kalkulatu dutenez, gutxienez zortzi ordu behar dira ibilbidea egiteko, eta, gehienez, hamalau ordu eta erdi. Ibilbide laburra Ibilbide luzea egiterik ez duenak labur bat be edukiko du aukeran. Laburra, Traña Matienatik hasi eta Markina-Xemeinerainokoa izango da. Danetara 23 kilometro edukiko ditu eta 960 eta 1.000 metroko desnibelak. Ibilbide laburraren hasierara, Traña Matienera, joateko autobusa egongo da Markina-Xemeindik. 08:30ean irtengo du autobusak; ibilaldia, ostera, 09:00etan hasiko da. Lau kontrol eta hornidura gune bat pasatu beharko dituzte parte hartzaileek Markina-Xemeinerako bidean. Izena emoteko Antolakuntza dela eta, martxetan, bai luzean eta bai laburrean, parte hartzeko izena aurretik emon behar da. Horretarako, 627- 731 673 eta 636-586 037 telefono zenbakietara deitu edo markina-markina@hotmail.com helbidera idatzi behar da. Ibilaldi luzearen prezioa 15 eurokoa izango da –bazkideentzat 10 euro–, eta ordainketa Ipar Kutxako 3084 0018 00 6400033643 [...]
Artibai Mendigoizale Taldeak aurten 65 urte betetzen dituela eta, orain dela bost urte egin zuten moduan, Markina (Araba) eta Markina-Xemein (Bizkaia) arteko mendi martxa antolatu dute barriro. 61 kilometroko ibilaldia ekainaren 12an egingo dute.
02:30ean irtengo du autobusak Markina-Xemeindik Arabako Markinarantz, eta gero, handik, 04:00etan hasiko dira oinez martxa luzearen parte-hartzaileak.
2.300 eta 2.850 metro inguruko desnibelak aurkituko dituzte bidean, baita zazpi kontrol eta hiru hornidura gune be.
Antolatzaileek kalkulatu dutenez, gutxienez zortzi ordu behar dira ibilbidea egiteko, eta, gehienez, hamalau ordu eta erdi.
Ibilbide laburra
Ibilbide luzea egiterik ez duenak labur bat be edukiko du aukeran. Laburra, Traña Matienatik hasi eta Markina-Xemeinerainokoa izango da. Danetara 23 kilometro edukiko ditu eta 960 eta 1.000 metroko desnibelak.
Ibilbide laburraren hasierara, Traña Matienera, joateko autobusa egongo da Markina-Xemeindik. 08:30ean irtengo du autobusak; ibilaldia, ostera, 09:00etan hasiko da. Lau kontrol eta hornidura gune bat pasatu beharko dituzte parte hartzaileek Markina-Xemeinerako bidean.
Izena emoteko
Antolakuntza dela eta, martxetan, bai luzean eta bai laburrean, parte hartzeko izena aurretik emon behar da. Horretarako, 627- 731 673 eta 636-586 037 telefono zenbakietara deitu edo markina-markina@hotmail.com helbidera idatzi behar da.
Ibilaldi luzearen prezioa 15 eurokoa izango da –bazkideentzat 10 euro–, eta ordainketa Ipar Kutxako 3084 0018 00 6400033643 kontu zenbakian egin behar da. Ibilaldi laburra, barriz, doan izango da.