Iparraldeko eta Hegoaldeko ohiturek bat egingo dute asteburu honetan Lekeition. Aittitta Txiki kultur elkarteak egitarau zabala prestatu du hamaikagarren Iparraldeko Haizeak ospatzeko. Urtero legez, bariku goiza umeentzako pentsatu dute, eta aurtengo gaia surfa izango da. Iparraldeko surfista bategaz eta bertoko beste bategaz surf mundua ezagutzeko aukera edukiko dute ume eta gaztetxoek. Gabaz, barriz, Konpainiko elizan, joan den urteko moduan, bertso saioa egongo da. Horrela, 22:30etan hasita, sei bertsolari ariko dira kantuan: Odei Barroso, Aitor Arrizubieta Toko, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Xabat Galletebeitia. Bestalde, 19:00etarako deituta zegoen Herrialde Berdea dokumentalaren aurkezpena eta emanaldia atzeratu egin behar izan dituztela jakitera emon dute antolatzaileek. Eragozpenengatik barkamena eskatu dute. Dokumentala bihar barik aurrerago baten eskainiko dute. Azoka Zapatu goizetik eguerdira arte, azoka egongo da plazan, eta bertan, Iparraldeko eta Hegoaldeko produktuak aurkitu ahalko dira. Etxerako erosteagaz gainera, bertan azokan dastatzeko aukera be egongo da. Produktuak probatu bitartean, ardien ile mozte erakustaldia eskainiko du Ipar Arrinda lekeitiarrak. Bi eratara moztuko die ilea ardiei: lehengo erara, artaziekin, eta gaur egunean egiten den modura, makinagaz. Era bietan zelan egiten den azalduko du Arrindak. Danetara sei edo hamabi ardiri ebakiko die ilea, hiru txandatan: 11:00etan, 11:30ean eta 12:00etan. Arratsalde partean, barriz, Iparraldeko dantzak ikusi ahalko [...]
Arantza Robles: LAB Irakaskuntzako ordezkari sindikala Irakaskuntza publikoan izandako murrizketak salatu eta hezkuntza publikorako «bidezko» lan hitzarmen bat eskatzeko eserialdia egin zuten joan den eguenean Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan EILAS, LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek. Bertan egon zen Arantza Robles lekeitiarra be. Eserialdia egin zenuten joan den astean. Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan sartu ginen, irakaskuntza publikoaren murrizketak salatzeko. 10:00etan sartu ginen eta 11:30ean kanpoan geunden. Ertzaintzak identifikatu eta banan-banan atara ginduen modu txarrean. Zer da zehazki eskatzen duzuena? Hezkuntza Sailak langileen ordezkaritzaren gutxiengoa duen sindikatuekin lan akordioa sinatu zuen. Hauteskunde sindikalak egin ondoren, guk daukagu gehiengoa, STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuok: %75. Hori dela eta, Mahai Sektorial barria osatu eta berriro negoziatu nahi ditugu hainbat eta hainbat atal. Zein da Hezkuntza Sailaren erantzuna? Otsailaren 16an egin ziren hauteskundeak, eta nahiz eta panorama sindikala aldatu den, guk ez dugu oraindik bilerarik eduki. Ez daukagu harremanik; gauzetaz komunikabideen bitartez enteratzen gara. Gainera, neurri erasotzaileekin jarraitzen du eta horren adibide garbiena datorren ikasturteko esleipen prozesuari begira gauzatu nahi duen egutegiarena da. Abuztuaren 8tik aurrera dantzan jarri nahi ditu milaka irakasle. Euretako gehienek abuztuko azken egunera arte ez dute jakingo zein izango den euren lanpostua datorren ikasturtean. Hiru eleko Hezkuntza Markoa egitasmoa [...]
Josu Urrutia Athleticeko lehendakaritzarako hautagaia izango da. Halantxerik adierazi du lekeitiarrak agerraldian. Era horretan, azken aldian ahoz aho zebilen albistea baieztatu du Athleticeko jokalari ohiak. Urrutiak talde lanean oinarrituko du bete h...
Hamalau urtetan herrian bildutako informazio guztiagaz, helburu anitzak dituzten herri hizkerari buruzko liburua eta dokumentala egin ditu Itziar Aramaio berriatuarrak. Barikuan aurkeztuko dituzte bi beharrak, 20:00etan, Bideo gelan.
Artibai Mendigoizale Taldeak aurten 65 urte betetzen dituela eta, orain dela bost urte egin zuten moduan, Markina (Araba) eta Markina-Xemein (Bizkaia) arteko mendi martxa antolatu dute barriro. 61 kilometroko ibilaldia ekainaren 12an egingo dute. 02:30ean irtengo du autobusak Markina-Xemeindik Arabako Markinarantz, eta gero, handik, 04:00etan hasiko dira oinez martxa luzearen parte-hartzaileak. 2.300 eta 2.850 metro inguruko desnibelak aurkituko dituzte bidean, baita zazpi kontrol eta hiru hornidura gune be. Antolatzaileek kalkulatu dutenez, gutxienez zortzi ordu behar dira ibilbidea egiteko, eta, gehienez, hamalau ordu eta erdi. Ibilbide laburra Ibilbide luzea egiterik ez duenak labur bat be edukiko du aukeran. Laburra, Traña Matienatik hasi eta Markina-Xemeinerainokoa izango da. Danetara 23 kilometro edukiko ditu eta 960 eta 1.000 metroko desnibelak. Ibilbide laburraren hasierara, Traña Matienera, joateko autobusa egongo da Markina-Xemeindik. 08:30ean irtengo du autobusak; ibilaldia, ostera, 09:00etan hasiko da. Lau kontrol eta hornidura gune bat pasatu beharko dituzte parte hartzaileek Markina-Xemeinerako bidean. Izena emoteko Antolakuntza dela eta, martxetan, bai luzean eta bai laburrean, parte hartzeko izena aurretik emon behar da. Horretarako, 627- 731 673 eta 636-586 037 telefono zenbakietara deitu edo markina-markina@hotmail.com helbidera idatzi behar da. Ibilaldi luzearen prezioa 15 eurokoa izango da –bazkideentzat 10 euro–, eta ordainketa Ipar Kutxako 3084 0018 00 6400033643 [...]
Euskaltzainburua notarioa izan da ofizioz Lea-Artibain urte luzeetan, eta alor horren inguko herritarren kezkei erantzungo die; hitzordua bariku iluntzean jarri dute