«Mahai sektoriala osatu eta berriro negoziatu nahi ditugu hainbat atal»
Arantza Robles: LAB Irakaskuntzako ordezkari sindikala Irakaskuntza publikoan izandako murrizketak salatu eta hezkuntza publikorako «bidezko» lan hitzarmen bat eskatzeko eserialdia egin zuten joan den eguenean Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan EILAS, LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek. Bertan egon zen Arantza Robles lekeitiarra be. Eserialdia egin zenuten joan den astean. Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan sartu ginen, irakaskuntza publikoaren murrizketak salatzeko. 10:00etan sartu ginen eta 11:30ean kanpoan geunden. Ertzaintzak identifikatu eta banan-banan atara ginduen modu txarrean. Zer da zehazki eskatzen duzuena? Hezkuntza Sailak langileen ordezkaritzaren gutxiengoa duen sindikatuekin lan akordioa sinatu zuen. Hauteskunde sindikalak egin ondoren, guk daukagu gehiengoa, STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuok: %75. Hori dela eta, Mahai Sektorial barria osatu eta berriro negoziatu nahi ditugu hainbat eta hainbat atal. Zein da Hezkuntza Sailaren erantzuna? Otsailaren 16an egin ziren hauteskundeak, eta nahiz eta panorama sindikala aldatu den, guk ez dugu oraindik bilerarik eduki. Ez daukagu harremanik; gauzetaz komunikabideen bitartez enteratzen gara. Gainera, neurri erasotzaileekin jarraitzen du eta horren adibide garbiena datorren ikasturteko esleipen prozesuari begira gauzatu nahi duen egutegiarena da. Abuztuaren 8tik aurrera dantzan jarri nahi ditu milaka irakasle. Euretako gehienek abuztuko azken egunera arte ez dute jakingo zein izango den euren lanpostua datorren ikasturtean. Hiru eleko Hezkuntza Markoa egitasmoa [...]
Arantza Robles: LAB Irakaskuntzako ordezkari sindikala
Irakaskuntza publikoan izandako murrizketak salatu eta hezkuntza publikorako «bidezko» lan hitzarmen bat eskatzeko eserialdia egin zuten joan den eguenean Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan EILAS, LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek. Bertan egon zen Arantza Robles lekeitiarra be.
Eserialdia egin zenuten joan den astean.
Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan sartu ginen, irakaskuntza publikoaren murrizketak salatzeko. 10:00etan sartu ginen eta 11:30ean kanpoan geunden. Ertzaintzak identifikatu eta banan-banan atara ginduen modu txarrean.
Zer da zehazki eskatzen duzuena?
Hezkuntza Sailak langileen ordezkaritzaren gutxiengoa duen sindikatuekin lan akordioa sinatu zuen. Hauteskunde sindikalak egin ondoren, guk daukagu gehiengoa, STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuok: %75. Hori dela eta, Mahai Sektorial barria osatu eta berriro negoziatu nahi ditugu hainbat eta hainbat atal.
Zein da Hezkuntza Sailaren erantzuna?
Otsailaren 16an egin ziren hauteskundeak, eta nahiz eta panorama sindikala aldatu den, guk ez dugu oraindik bilerarik eduki. Ez daukagu harremanik; gauzetaz komunikabideen bitartez enteratzen gara. Gainera, neurri erasotzaileekin jarraitzen du eta horren adibide garbiena datorren ikasturteko esleipen prozesuari begira gauzatu nahi duen egutegiarena da. Abuztuaren 8tik aurrera dantzan jarri nahi ditu milaka irakasle. Euretako gehienek abuztuko azken egunera arte ez dute jakingo zein izango den euren lanpostua datorren ikasturtean. Hiru eleko Hezkuntza Markoa egitasmoa be hor dago. Hirueleduna jarrita, euskara ikasteko ordu gutxiago egongo dira.
Egoera horretan, zeintzuk izango dira zuen hurrengo pausoak?
Joan den asteko eserialdiaren ondoren, itxaron egingo dugu berba egiteko, eta erantzunik ez badago ikusiko dugu ikasturtea zelan amaitzen den. Mobilizazio bidea ez dugu baztertzen, bai ikasturtea amaitu aurretik, baita hurrengo ikasturte hasieran be. Baztertuta utzi gaitu administrazioak orain arte, baina ez dugu atzera egingo.