Markina-Xemeingo Udalak webgunea berritu du
Webgunea berritu du Markina-Xemeingo Udalak. Eduki garkotuak sartzeagaz gainera, webaren bidez izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko diete laster herritarrei. Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytik proiektuan sartu dela eta berritu du webgunea Uda...
Webgunea berritu du Markina-Xemeingo Udalak. Eduki garkotuak sartzeagaz gainera, webaren bidez izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko diete laster herritarrei.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytik proiektuan sartu dela eta berritu du webgunea Udalak. «Gure udalerriaren irudi berrian oinarriturik plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa eta erabilgarriagoa», esan dute.
Webgune berriaren helburua, udalerriaren gaineko informazioa ¬udal zerbitzuak, turismo eta kultur eskaintza edo euskara¬ emoteagaz gainera, Markina-Xemeingo gaur eguneko egoera argi eta bizkor eskaintzea da.
Interaktiboa
Webgunea, proiektu handiago baten lehenengo fasea da, eta laster, administrazioko tramiteak etxetik bertatik egiteko aukera eskainiko zaie herritarrei.
Webgune berria interaktiboa izatea lortu nahi dute, bai eta aldakorra be. Beraz, informazio beharren arabera eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera aldatzen joango da.
www.markina-xemein.com helbidetik zuzenean sartzen da orri nagusira.