Ziortzako kontzertuen bigarren saioak izen handiko musikariak dakartza
Garaiko musikan aditua den Berrojalbizen biolina eta naziortean ezaguna den Poloren biolontxeloa izango dira Ziortzako kolegiata agertokira aterako direnak
Izen handiko euskal artistak batzen dituzte duela 23 urtetik Ziortzako kontzertuetan. Izen handikoak ezezik, nazioartean sona handikoak direnak ere pasatu dira eta pasako dira aurten errenazimenduko klaustroa eta eliza gotikoak elkarregaz eskaintzen duen agertoki paregabetik.
Ander Berrojalbiz eta Asier Polo izango dira, lehen astean kolegiata betetzea lortu zuten Ainhoa Barredo organujoleari eta Bios Kamara Orkestrari errelaboa hartuko diotenak.
Lehen emanaldia, zapatukoa, Khantoria taldearen esku geldituko da. Berrojalbizen biolinagaz batera, Maider Lopezen biola eta Virginia Gonzaloren klabea entzun ahal izango dira.
Khantoria taldea aditua da garaiko musika interpretatzen; barrokoko errepertoria da euren indargunea. Jatorrizko musika tresnekin aritzen dira, eta erabiltzen dituzten interpretaziorako teknikak ere ordukoak dira.
Domekako saioan, ostera, Asier Polo ( ren biolontxeloa ¬Francesco RugieriCremona 1689)¬ izango da protagonista. Nazioartean lortutakoerrekonozimenduaren froga garbia eskainiko du Polok. Beragaz batera, Carlos Garcia Bernal ariko da klabeagaz.
Bi emanaldiak 18:00etan hasiko dira. 16:00etan, Bolibartik autobusak egongo dira.