Martitzenean zotz egingo dira alokairu sozialeko etxebizitzak
Heldu da eguna. Datorren asteartean zozketatuko dituzte alokairu sozialean emango diren etxebizitzak. Miruaitz frontoian egin du Etxebidek hitzordua, 12:00etan. 104 lagunek eman dute izena alokairuko aukera izateko: 45 mutrikuarrak izan dira, eta gaine...
Heldu da eguna. Datorren asteartean zozketatuko dituzte alokairu sozialean emango diren etxebizitzak. Miruaitz frontoian egin du Etxebidek hitzordua, 12:00etan.
104 lagunek eman dute izena alokairuko aukera izateko: 45 mutrikuarrak izan dira, eta gainerako 59 Mendaro, Deba eta Ondarroakoak.
75 etxebizitzetatik hiru, ezintasunen bat duten pertsonentzat egokituta daude. Etxebidek jakinarazi, oraingoz, ezintasuna daukan inork ez du interesik erakutsi. Hartara, asteartean 72 etxebizitza egongo dira zozketan. «Jendea bizitzera sartzen denean, ez bada inor agertzen ezinduentzako egokitutako etxebizitzez interesatuta, besteen baldintza berean zozketatuko ditugu».
120 eurotik 340ra
Hileroko alokairua sarreren araberakoa izango da, eta, hortaz, 120 eurotik 340 euro bitartean ordaindu dute bizilagunek.
Etxebizitzen ezaugarrietara joaz, logela bat, bi eta hirukoak dira. Sukaldea eta egongela daukate, eta komunak, logelen arabera, bat edo bi. Etxebizitza txikienek 58 metro karratu eta handienek 90 metro karratu dituzte.
Alokairu soziala bost urterako izango da, eta bost urte pasatuta, baldintzak betetzen jarraitzen dutenek aukera izango dute beste bost urtez bertan bizitzeko.