Markinako Esku Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte domekan. Apirilean hasita jokatzen dabilen lehiaketan 34 bikotek parte hartu dute eta, dagoeneko, finalistak erabakita daude. Partidak 10:00etan hasiko dira. Aurten eskupilotan hasitakoek be parte hartu dute txapelketan. Sei eta zazpi urtetako umeen sei bikote ibili dira jokoan. Markinarrez gainera, Berriatuako eta Ondarroako pilotariak be egon dira. Maila horretako finala Ibarloza II.a eta Etxebarrietaren eta Lourido eta Ituarteren artekoa izango da. Benjamin mailan, hiru bikoteko bi talde egon dira, eta, azkenean, Etxebarria eta Angoitia eta Aierdi eta Amoros egongo dira finalean. Alebinek maila polita erakutsi dute txapelketan. Talde bitan banatuta ibili dira pilotariak eta bakoitzean hiru bikote aritu dira. Dotore ibili dira guztiak, baina Ansola II.ak eta Ibarloza I.ak osatutako bikoteak eta Larruskainek eta Lizardik egin dute aurrera. Emaitza estuak Bost bikoteren arteko lehia egon da txikien mailan. Zuzenean lehenengoa finalera pasatzen zen eta borroka horretako irabazle izan dira De Paz eta Mandiola. Lau partida jokatu dituzte, eta laurak irabazi. Finalaurrekoetan erabaki da, barriz, bigarren bikote finalista. Arratek eta Onagoitiak 18 eta 17 irabazi zieten Etxebarriari eta Erkiziari, eta tantu bakar horregatik finalean egongo dira. Partida estuak jokatu dira baita kadeteen mailan be. Finalaurreko bietan 22 eta 21eko emaitza egon zen. Beraz, guztiek [...]
Oletako Pazko jaiek azken urteetan aurrez edukitako arrakasta izaten ari dira jaiak batzordetik egindako ahaleginari esker. Egitarau betea dakarte zapatutik astelehenera.
Urteko azken emanaldia eskainiko dute musika eskolako gazteek zapatuan, udaletxe aurrean
Behar teknikoak egiteko eskualdetik urteteari uko eginez, zenbait herritar Mondragon taldearen laguntzagaz, kautxoa lantzen hasi zen duela lau hamarkada; Cikautxok gaur egun behar berean jarraitzen du, dimentsioa asko aldatu da baina