Aurten ikasia oholtzaratuko dute
Urteko azken emanaldia eskainiko dute musika eskolako gazteek zapatuan, udaletxe aurrean
«Urteko azken ekintza ez da izango, baina bai urteko azken emanaldia». Horrenbestez iragarri dute Tarine musika eskolako arduradunek zapatuan, 19:00etan, udaletxe aurrean eskainiko dute ikuskizuna.
Musika eskolako 30 ikasle inguruk parte hartuko dute emanaldian. Saioak binaka, hiruna zein taldea egingo dituzte. Oinarrian, ikasturtean ikasitakoa izaten da emanaldiaren mamia. «Ilusio handiagaz prestatzen dugu emanaldia. Gainera, guraso eta herritar asko etortzen da ikustera eta urduri xamar egoten dira. Halan eta be, orain arte bezain ondo aterako delakoan gaude».