Egin Dezagun Bidea ekimenak deituta, domekan, 12:30ean, manifestazio nazionala egingo da Bilbon, Eskubide guztiekin, Euskal presoak Euskal Herrira lelopean. Gero, egun osoko ekitaldia izango da Areatzan. Lekeition eta Mutrikun autobusak egongo dira. Iz...
Umeen Euskal Jaia izango da domekan, Mutrikuko Gure Ametsa, Ondarroako Kresala, Zarautzko Iratzarri eta Urnietako Aurrera Gure Ametsa eta Egape taldeekin. 145 dantzari izango dira. 11:45ean aterako dira, kalerik kale. 13:30ean eta 17:00etan Goiko Plaza...
LABeko helduek eta pentsiodunek urteko asanbleea egin dute Lekeition. Sindikatuaren azken kongresuaz geroztik sortu zen arloko kideek gaur egunera arteko ibilbidearen balorazioa eta momentuko testuinguruak eskatzen dituen gogoetak egiteko aukera izan d...
Eguraldi txarrak eraginda, astelehenean eta martitzenean baino ez dute antxoarik ekarri Kalare Deuna kofradiara. 8.643 kilo saldu dira, bataz beste, 3,29 eurotan. Antxoa eskasiak prezioak gora egitea ekarri du. Bestela, txitxarro baltza izan da gehien ...
Amiantoaren gaineko prebentzio eta kontzientziazio kanpaina martxan ipini du LAB sindikatuak, produktu kimiko horren urteetako erabileraz kezkatuta. Ondarroako LABen egoitzan egin zuten atzo goizean agerraldia Jon Iñaki Alkorta LABeko Metalgintzako eskualdeko arduradunak, Jesus Mari Ibarra J. L. French Ansola S. A. Fundizioko LABeko Prebentzio delegatuak eta Rikardo Beitia Ondarroako itsasontzietan makinista izandakoak, azkan biak amiantoagaz beharrean ibilitakoak. Orain dela 20 urte debekatu zen Espainiako estatuan amiantoaren erabilera, Europako herri askotan baino hamabost urte beranduago. Debekuak debeku, amiantoaren eraginak 20-30 bat urtera arte ez dira igartzen. Hori dela eta, sindikatuak sentsibilizazioa sortu nahi du gizartean, amiantoak minbizia eragiten duela ikusita. «Kontziente gara langile asko minbiziagaz hil direla, eta geratu da ikertu barik nondik sortu den gaitza». Iraultza Industrialean hasi zen amiantoa erabiltzen, batez be isolatzaile moduan, eraikuntzan zementuan eta oihaletan nahastuta, eta arropetan, besteak beste, eskularru eta amantaletan. Hori horrela, eraikuntza askotan egon daiteke amiantoa: eskola, osasun etxe, eraikin publiko zein etxe partikularretan. «Amiantoa, batez be, hauts bihurtzen denean da arriskutsua, zementoan dagoena». Eta arriskua oraindik be badagoela argi laga dute: «Gaur egun pabilioi eta eraikin zaharretan beharrean dabiltzanak be arriskuan egon daitezke». Sindikatuek alarma pizten dutela diotenen aurrean, LABek argi laga nahi izan du jendea kontzientziatzea eta informatzea dutela helburu, gai horren inguruan dagoen [...]
Iurretatik Lekeitiorainoko Emakumeen Birako bigarren etapa lehiatuko da gaur. 15:30ean hasiko da lasterketa, Iurretan, eta, Lekeitiotik bi zeharkaldi egin ondoren, 16:54an eta 17:46an, Ikastola aurrean amaituko da, 18:30ean. Urte batzuetan alde batera ...
Estreinako, Super Motard ikuskizuna egongo da domekan Eikako aparkalekuan eta alboko lursailean. Supermotard Taldea 25ek antolatutako proba Euskadiko Txapelketakoa izango da. Gutxi gorabehera hamalau bat motorrek parte hartuko dute asfaltoan eta lur ga...