Super Motard motor ikuskizuna, domekan, Eikako aparkalekuan
Estreinako, Super Motard ikuskizuna egongo da domekan Eikako aparkalekuan eta alboko lursailean. Supermotard Taldea 25ek antolatutako proba Euskadiko Txapelketakoa izango da. Gutxi gorabehera hamalau bat motorrek parte hartuko dute asfaltoan eta lur ga...
Estreinako, Super Motard ikuskizuna egongo da domekan Eikako aparkalekuan eta alboko lursailean. Supermotard Taldea 25ek antolatutako proba Euskadiko Txapelketakoa izango da.
Gutxi gorabehera hamalau bat motorrek parte hartuko dute asfaltoan eta lur gainean jokatuko den lasterketan. Zirkuitua Eikako aparkalekuan hasi eta industriagunean zehar luzatuko da; lurreko tartea aparkalekuaren alboko lursailean izango da. Ibilbide horreri guztiari bi buelta emon beharko diote parte-hartzaileek.
Ikusgarria
Matienatik, Donostiatik, Irunetik eta Zaragozatik etorriko dira parte-hartzaileetako batzuk. Tartean egongo da baita Abel Urizarbarrena markinarra be. «Inguru honetan gutxi ezagutzen da modalitate hau. Ikusgarria da eta jendea harritu egingo da», azaldu du.
Super Motard ikuskizuna ikusteaz gainera, car cross autoak eta moto akrobaziak egongo dira tramo tartean. Txus Jaioren eta Gorka Antxustegiren eskutik egingo da autoen erakusketa. Bestalde, zirkuituaren beste aldean, motor klasikoen eta lasterketakoen erakusketa jarriko dute goiz guztian, eta txosna be egongo da.