Emakumeen Birak Iurretatik Lekeitiorainoko etapa egingo
Iurretatik Lekeitiorainoko Emakumeen Birako bigarren etapa lehiatuko da gaur. 15:30ean hasiko da lasterketa, Iurretan, eta, Lekeitiotik bi zeharkaldi egin ondoren, 16:54an eta 17:46an, Ikastola aurrean amaituko da, 18:30ean. Urte batzuetan alde batera ...
Iurretatik Lekeitiorainoko Emakumeen Birako bigarren etapa lehiatuko da gaur. 15:30ean hasiko da lasterketa, Iurretan, eta, Lekeitiotik bi zeharkaldi egin ondoren, 16:54an eta 17:46an, Ikastola aurrean amaituko da, 18:30ean.
Urte batzuetan alde batera utzita egon bada be, R. M. Azkue Ikastolak Iurretan hasi eta Lea-Artibai osoan ibili ondoren Lekeition amaituko den Emakumeen Birako bigarren etapa antolatu du. Emakumezkoen txirrindularitzan UCIko maila gorenekoa den proban mundu mailako hamazortzi talde hoberenak parte hartzen dabiltza; Holanda, Alemania eta Italia, besteak beste.
Gaur, 115,6 kilometro egingo dituzte Emakumeen Birako txirrindulariek Lekeitiorako bidean. Iurretatik irtenda, Zornotza, Autzagane, Muxika, Gernika-Lumo, Arratzu, Astorkiagane, Aulesti, Gizaburuaga, Lekeitio, Ondarroa, Berriatua eta Milloi zeharkatuko dituzte.