Pentsiodunen batzarra
LABeko helduek eta pentsiodunek urteko asanbleea egin dute Lekeition. Sindikatuaren azken kongresuaz geroztik sortu zen arloko kideek gaur egunera arteko ibilbidearen balorazioa eta momentuko testuinguruak eskatzen dituen gogoetak egiteko aukera izan d...
LABeko helduek eta pentsiodunek urteko asanbleea egin dute Lekeition. Sindikatuaren azken kongresuaz geroztik sortu zen arloko kideek gaur egunera arteko ibilbidearen balorazioa eta momentuko testuinguruak eskatzen dituen gogoetak egiteko aukera izan dute. Enperatriz Zita Hotelean batuta egon eta gero, Santi Brouarden omenezko eskulturara joan eta ekitaldia eduki zuten. Aurreskuaren eta minutu bateko ixilaldiaren ondoren, berba batzuk esan zituen Jose Antonio Natxi Aranburuk.