Aginte makila hartu du Bilduk
Bildu koalizioko Juanjo Txurruka izango da Markina-Xemeingo alkatea. Udal hauteskundeetan EAJrena izan zen zerrenda bozkatuena, baina bost zinegotzi lortu zituen, Bilduk beste. Aralarren zinegotzi bakarrak eduki du alkatetza lortzeko giltza, eta harek ...
Bildu koalizioko Juanjo Txurruka izango da Markina-Xemeingo alkatea. Udal hauteskundeetan EAJrena izan zen zerrenda bozkatuena, baina bost zinegotzi lortu zituen, Bilduk beste. Aralarren zinegotzi bakarrak eduki du alkatetza lortzeko giltza, eta harek bilduko hautagaiari eman dio bozka udal osaketa ekitaldian. Hori dela eta, Jabier Alberdi (EAJ) lehengo alkateak aginte makila emon dio Juanjo Txurruka alkate barriari. “Zorionak danoi, zuen ahaleginari esker posible egin dozuelako Bildu koalizioak alkatetza lor dezan. Euskal Herrian aro berri batean sarturik gaude, aldaketaren garaian. Ilusio eta itxaropenez kargaturik dago giroa eta zuengan, herritarrongan, indar berezi bat nabari daiteke, kaleetan nabaritu dugun indarra baina baita ere urrunetik, ziegetatik ere jaso dugun indarra, maiatzaren 22an Bildu koalizioa emaitza ikusgarriak lortzera eraman duena eta gaurkoan Aralarrekin batera alkatetza lortzera”, adierazi du Juanjo Txurrukak.