Peio Ormazabal irabazle Plazatik Gaztetxerako lehen kanporaketan
Joan den barikuan hasi zen XX. Plazatik Gaztetxera txapelketa, Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean jokatu zen kanporaketagaz. 100 entzule inguru batu ziren, eta giro itzela piztu zen han egon ziren guztien artean. Gorka Ostolaza Potxis bertsolaria izan zen saioaren aurkezle, eta bizitasuna eta saltsa jarri zizkion bertso saioari. Bertsolariak be ondo hasi ziren. Zortziko nagusian pareko ibili ziren, baina, zortziko txikiko ariketan Nerea Ibarzabal markinarra egon zen koska bat gorago. Kopletan bertsoen mailak behera egin zuen; halandabe, umorez betetako bertsoak bota zituzten, saioari bizitasuna emonez. Azken urteetan egin den moduan, entzuleek bertsolari gustukoena bozkatu ahal izan zuen. Epaileek Peio Ormazabali eman zizkioten puntu gehien eta ikusleek Julen Sololuzeri. Bitxia izan zen epaileek gutxien puntuatu zuten bertsolaria ikusleek gehien bozkatu zutena izatea. Botatako hiruna bertsotan Ormazabal nagusitu zen eta, ondorioz, uztailaren 1ean Mutrikun jokatuko den finalerako txartela lortu zuen. Besteek puntuazioen zain egon beharko dute, kanporaketetatik zuzenean sailkatuko diren sei bertsolariz gain puntuazio altuena lortu duten biak be finalean egongo direlako. Amaitzeko, Gazte Asanbladako kideek oparia banatu zieten bertsolariei: gazta, irasagarra, intxaurrak eta gaztetxeko aldizkaria urretx makila batean lotuta. Ibarzabal Plazatik Gaztetxerako hitzordua pasatuta, beste saio garrantzitsu bat izango du datorren zapatuan Nerea Ibarzabal markinarrak: Agurainen jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. [...]
Joan den barikuan hasi zen XX. Plazatik Gaztetxera txapelketa, Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean jokatu zen kanporaketagaz. 100 entzule inguru batu ziren, eta giro itzela piztu zen han egon ziren guztien artean.
Gorka Ostolaza Potxis bertsolaria izan zen saioaren aurkezle, eta bizitasuna eta saltsa jarri zizkion bertso saioari. Bertsolariak be ondo hasi ziren. Zortziko nagusian pareko ibili ziren, baina, zortziko txikiko ariketan Nerea Ibarzabal markinarra egon zen koska bat gorago. Kopletan bertsoen mailak behera egin zuen; halandabe, umorez betetako bertsoak bota zituzten, saioari bizitasuna emonez.
Azken urteetan egin den moduan, entzuleek bertsolari gustukoena bozkatu ahal izan zuen. Epaileek Peio Ormazabali eman zizkioten puntu gehien eta ikusleek Julen Sololuzeri. Bitxia izan zen epaileek gutxien puntuatu zuten bertsolaria ikusleek gehien bozkatu zutena izatea.
Botatako hiruna bertsotan Ormazabal nagusitu zen eta, ondorioz, uztailaren 1ean Mutrikun jokatuko den finalerako txartela lortu zuen. Besteek puntuazioen zain egon beharko dute, kanporaketetatik zuzenean sailkatuko diren sei bertsolariz gain puntuazio altuena lortu duten biak be finalean egongo direlako.
Amaitzeko, Gazte Asanbladako kideek oparia banatu zieten bertsolariei: gazta, irasagarra, intxaurrak eta gaztetxeko aldizkaria urretx makila batean lotuta.
Ibarzabal
Plazatik Gaztetxerako hitzordua pasatuta, beste saio garrantzitsu bat izango du datorren zapatuan Nerea Ibarzabal markinarrak: Agurainen jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Ekainaren 7an jokatu zen Indautxuko El Carmen aretoan Bizkaiko Eskolarteko XXVIII. Txapelketa, eta Ibarzabal izan zen txapeldun 15 eta 18 urte bitartekoetan. Garaipenagaz, Euskal Herriko Txapelketarako pasea lortu zuen markinarrak, eta bertan egongo da, Bizkaiko beste ordezkariekin batera: Txaber Altube eta Arrate Gaztelu –14 urtetik beherako irabazleak– eta Imanol Uria –15 eta 18 artekoetan Bizkaiko bigarrena–.