Hamaseigarren Aste Kulturala antolatu du Eskola Publikoak
Ekainaren 23ra arte Kultur Astea ospatuko du Lekeitioko Eskola Publikoak. Ikasturtean landutako guztia, kultur artekotasuna eta proiektuak ezagutzera emongo dituzte ekimenen bitartez. Batzuk eskolan bertan burutuko dira; beste batzuk, ostera, herrira atarako dituzte, eta ikuskizun bereziak be antolatuko dituzte herrira begira. Herrirako antolatutako ekimenen artean daude barikuan, 19:00etan, kultur etxean egongo den Musika Eskolako entzunaldia eta domekan egongo diren erakusketa eta pailazoak. Herriko plazan, 11:00etan, eskolako ikasleek egindako lanak ikusgai ipiniko dituzte. Bestalde, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen ikuskizuna egongo da herriko frontoian 18:00etan. Horretaz gainera, San Juan Gaua be antolatuko dute ekainaren 23an: jolastokian, 18:00etatik 21:00etara, munduko jolasen ludoteka erraldoia jarriko dute; 21:30ean, haur dantzaldia egongo da; 22:30ean Sanjuan Sua; 22:45ean suzko zezena, eta 23:00etan, berbena. Eskolan Antzerki emanaldiak, bisita gidatuak, hitzaldiak, irteerak eta ipuinak edukiko dituzte eskolan bertan. Horrela, Arrain Bentara, Ondartzabal itsasontzira eta herriko liburutegira bisitak egingo dituzte ikasleek aste honetan, eta Lea Ibilbidera eta Lumentza mendira be irteerak egingo dituzte. Horretaz gainera, antzerki emanaldiak eskainiko dituzte ikasleek, bai eta abestiak be. Ikasleez gainera, gurasoek be edukiko dute zeregina. Barikuan, hitzaldia egongo da eurentzat 10:30ean, irakasle gelan. Haur Hezkuntzako eta LHko ikasleen elikapenaz jardungo dute Kontxi Martinez de la Peraren eskutik. Martitzenean, barriz, ipuin kontalari jardungo [...]
Ekainaren 23ra arte Kultur Astea ospatuko du Lekeitioko Eskola Publikoak. Ikasturtean landutako guztia, kultur artekotasuna eta proiektuak ezagutzera emongo dituzte ekimenen bitartez. Batzuk eskolan bertan burutuko dira; beste batzuk, ostera, herrira atarako dituzte, eta ikuskizun bereziak be antolatuko dituzte herrira begira.
Herrirako antolatutako ekimenen artean daude barikuan, 19:00etan, kultur etxean egongo den Musika Eskolako entzunaldia eta domekan egongo diren erakusketa eta pailazoak. Herriko plazan, 11:00etan, eskolako ikasleek egindako lanak ikusgai ipiniko dituzte. Bestalde, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen ikuskizuna egongo da herriko frontoian 18:00etan.
Horretaz gainera, San Juan Gaua be antolatuko dute ekainaren 23an: jolastokian, 18:00etatik 21:00etara, munduko jolasen ludoteka erraldoia jarriko dute; 21:30ean, haur dantzaldia egongo da; 22:30ean Sanjuan Sua; 22:45ean suzko zezena, eta 23:00etan, berbena.
Eskolan
Antzerki emanaldiak, bisita gidatuak, hitzaldiak, irteerak eta ipuinak edukiko dituzte eskolan bertan. Horrela, Arrain Bentara, Ondartzabal itsasontzira eta herriko liburutegira bisitak egingo dituzte ikasleek aste honetan, eta Lea Ibilbidera eta Lumentza mendira be irteerak egingo dituzte. Horretaz gainera, antzerki emanaldiak eskainiko dituzte ikasleek, bai eta abestiak be.
Ikasleez gainera, gurasoek be edukiko dute zeregina. Barikuan, hitzaldia egongo da eurentzat 10:30ean, irakasle gelan. Haur Hezkuntzako eta LHko ikasleen elikapenaz jardungo dute Kontxi Martinez de la Peraren eskutik.
Martitzenean, barriz, ipuin kontalari jardungo dute. Betiko ipuinak kontatuko dituzte gurasoek hizkuntza desberdinetan: euskaraz, ingelesez, arabieraz, woloferaz, frantsesez, portugesez eta errumanieraz.
Jaia
Eskolako ekitaldiak jai handiagaz amaituko dira. Eskolako jaia ospatuko dute ekainaren 23an, goizean. Maskara, koilar eta margo tailerrak, playback-a eta hamaiketakoa edukiko dituzte ikasturteari amaiera emoteko.