Hilaren 23ko plenoan argituko da Mendexako alkatearen lan egoera
Orain arte herriko aguazila eta pasa den zapatutik hona Mendexako alkate barria den Jesus Anakaberen lan egoera hurrengo udal plenoan argituko da. Osoko bilkura hori datorren asteko eguenean, hilaren 23an, izango da. Kasu berezia izanik, legeak ezartze...
Orain arte herriko aguazila eta pasa den zapatutik hona Mendexako alkate barria den Jesus Anakaberen lan egoera hurrengo udal plenoan argituko da. Osoko bilkura hori datorren asteko eguenean, hilaren 23an, izango da.
Kasu berezia izanik, legeak ezartzen duen prozedura jarraituko dela argitu dute Udal Idazkaritzan. Momentuz Anakabek jarraitzen du aguazil lanpostuan; «baina jada martxan ipinita dauka bateraezintasun txostena; espediente hori plenotik pasatu behar da, eta hortik aurrera hamar eguneko epea dauka berak bi karguen artean aukeratzeko».
Pasa den zapatuan hartutako alkate izendapena berresten badu Anakabek, «zerbitzu berezien egoeran» geratuko litzateke lan aldetik. Eta, hori horrela balitz, Udal Gobernuak erabaki beharko ditu aguazil lanpostu hori betetzeko deialdiaren baldintzak eta moduak. Hori be pentsatzekoa da hurrengo udal plenoan argituko dela.
Lehen plenoa oposizioagaz
Datorren asteko bilkura berezia izango da Mendexan. Izan be, zortzi urtean lehenengoz herriko bi indar politikoetako zinegotziak egongo dira batuta: EAJren lau ordezkari eta Bilduren hiru.