Sad Town Losers taldeak urtebeteko lana erakutsiko du Kafe Antzokiko agertokian
Nestor Landaribar, Danel Eizagirre, Gotzon Eizagirre eta Ondarru Otxoantesana. Eurak dira San Town Losers, eta eurak egongo dira barikuan, 23:30etik aurrera, Kafe Antzokian, orain urtebete sortutako egitasmoa erakusten. Agertokira maketan jaso dituzten...
Nestor Landaribar, Danel Eizagirre, Gotzon Eizagirre eta Ondarru Otxoantesana. Eurak dira San Town Losers, eta eurak egongo dira barikuan, 23:30etik aurrera, Kafe Antzokian, orain urtebete sortutako egitasmoa erakusten.
Agertokira maketan jaso dituzten bederatzi kantak daroez: Beautiful losers, Carnival, Sad To-wn, River Bird blue, Damn dive, Seagull, Cearless, Lies oil and blood –instrumentala– eta Tunnel483tik jasota, Ladys no more.
CDa, zuzenekoa
Nestor Landaribar eta Danel Eizagirrek Tunnel483 egitasmoa alde batera laga zutenean hasi zen martxan orain esku artean dakartena. Gotzon Eizagirre baxuan (The Incult, Baneteuanba), eta Ondarru Otxoantesana baterian sartu ziren taldean. Landaribar ahotsa eta gitarra da, eta Danel Eizagirre gitarra eta koruak.
Urtebeteko entseguen ostean, urtarrilean grabatu zuten, Santosen estudioan lehenengo maketa. «Zuzenean egin genuen, ez zegoen-eta denborarik», esan dute, erdi benetan, erdi olgetan. Eta egiten duten estiloaz ari direla, ez daukate argiegi. «Orain, adibidez, Jacko Stoner egiten dugula esaten dugu. Ez dakigu zer den, baina, zirrara eragiten du, ez?».
Etziko kontzertu saioa MobyDick-ek irekiko du, 22:30ean.