Sanjoanetan lehena, betiko legez, Amallo
Zapatuan hasiko dira sanjoanak Amallon, gehiago itxaron barik. Eskualdeko eta inguru zabaleko gazte askorentzako udako denboraldiaren hasiera izaten da urtero Amalloko kontzertua, eta aurten be hemen dator. Aurten, jaietarako aurrekontua asko murriztu denez, Jai Batzordeak be «arriskuak neurtu» eta gastuak jaietako hiru egunen artean gehiago banatu ditu. Vendetta eta Surfin Kaos taldeek joko dute kontzertuan eta ostean Gora Herria taldeagaz erromeria egongo da. «Herriko auzo guztiei banatzen die Udalak diru kopuru bera, egun bakarreko jaia egin, zein hiru eguneko egitaraua eduki; eta gure kasuan, Gabonetako eta Santa Agedako santa-eskeekin, zozketagaz eta jaietako tabernagaz osotzen dugu aurrekontua», esan du Jai Batzordeko kide Lander San Martinek. «Alde horretatik asko eskertu beharrekoa da amalloarren aldetik egiten den ekarpena; Gabonetan pasatzen gara abesten eta etxe bakoitzean igoal 50 euro emoten dute, eta handik gitxira, Santa Agedan, beste 50», gehitu du. Beharrerako orduan be ez dira atzera geratzen Amallokoak. Auzo txikia izanda be, Jai Batzordean, antolaketan eta jaietako lanetan 30 bat gazte ibiltzen dira. «Eta helduak be hor ibiltzen dira, behar piloa egiten, sozietatean». Diru aldetik krisia hor egon arren, aurten be goitik ospatu ahal izango dira jaiak Amallon, auzotarren ahaleginari esker. Egitaraua.- Ekainak 18, zapatua 22:00. Kontzertua Surfin Kaos eta Vendetta taldeekin, eta ondoren [...]
Zapatuan hasiko dira sanjoanak Amallon, gehiago itxaron barik. Eskualdeko eta inguru zabaleko gazte askorentzako udako denboraldiaren hasiera izaten da urtero Amalloko kontzertua, eta aurten be hemen dator. Aurten, jaietarako aurrekontua asko murriztu denez, Jai Batzordeak be «arriskuak neurtu» eta gastuak jaietako hiru egunen artean gehiago banatu ditu. Vendetta eta Surfin Kaos taldeek joko dute kontzertuan eta ostean Gora Herria taldeagaz erromeria egongo da.
«Herriko auzo guztiei banatzen die Udalak diru kopuru bera, egun bakarreko jaia egin, zein hiru eguneko egitaraua eduki; eta gure kasuan, Gabonetako eta Santa Agedako santa-eskeekin, zozketagaz eta jaietako tabernagaz osotzen dugu aurrekontua», esan du Jai Batzordeko kide Lander San Martinek. «Alde horretatik asko eskertu beharrekoa da amalloarren aldetik egiten den ekarpena; Gabonetan pasatzen gara abesten eta etxe bakoitzean igoal 50 euro emoten dute, eta handik gitxira, Santa Agedan, beste 50», gehitu du.
Beharrerako orduan be ez dira atzera geratzen Amallokoak. Auzo txikia izanda be, Jai Batzordean, antolaketan eta jaietako lanetan 30 bat gazte ibiltzen dira. «Eta helduak be hor ibiltzen dira, behar piloa egiten, sozietatean».
Diru aldetik krisia hor egon arren, aurten be goitik ospatu ahal izango dira jaiak Amallon, auzotarren ahaleginari esker.
Egitaraua.-
Ekainak 18, zapatua
22:00. Kontzertua Surfin Kaos eta Vendetta taldeekin, eta ondoren erromeria Gora Herria taldeagaz. Bost euroko bono laguntzaren truke, kontsumizio bat.
Ekainak 24, barikua
12:00. Meza.
14:00. Herri bazkaria, Mañukorta, Lander Gabixola eta Joseba Amillagarai auzoko bertsolariekin.
17:00. Umeen jolasak.
19:00. Red Boll X Games kuatrloia: trontzan, bizikletan, butanoa eroaten eta korrika. Lau talde erreleboka.
22:00. XVIII. Amalloko Mus Txapelketa. Lau sari: 250 euro; 150 euro; 100 euro eta 50 euro. Inskripzioa, 15 euro bikoteko.
23:00. Esteibar eta Obieta.
Ekainak 25, zapatua
17:00. XXII. Amalloko Briska Txapelketa. Lau sari: 120 euro; 60 euro; 45 euro eta 30 euro. Inskripzioa, 10 euro bikoteko.
Ondoren. Jaietako zozketa.
18:00. Idi eta zaldien arteko dema.
-Idiak: Migel Angel Zubibarri eta Roberto Berritxuetxerenak. Karreteroak Zubibarri eta Itxoño; eta Roberto eta Belaustei izango dira.
-Zaldiak: Oier Irubiderena eta Amalloko Giñerrei elkartearena. Karreteroak: Oier eta Txirrion; eta Urko eta Xabat.
23:00. Antton kantari elorriotarraren saioa.
23:00. XVI. Bolo Txapelketa. Lau sari: 60 euro, 45 euro, 30 euro eta 15 euro.
Ondoren. Amalloko goizaldeko Bertsolari Txapelketa, V. Eneko Ostolaza saria.