Malen aurrean ohitura den bezala Goiko Plazan herriko hiru talderen emanaldiak egoten dira. Asteon bandari txanda hartu diona akordeoi taldea izan da. Haiekin batera, Madalen eta Madalen txiki abesbatza aritu ziren. Askotariko piezak eskaini zituzten, ...
Euskal Energiaren Erakundekoek mutrikuarrentzat plantak sortzen duen zarata ez dela arazo izango ziurtatu dute; Patxi Lopez lehendakaria eta Martin Garitano Gipuzkoako aldun nagusia energi plantaren inaugurazioan ikusi dira lehenegoz. Herriko udal ordezkariek erlazio instituzionaletarako baliatu dute inaugurazioa
Andalucia Caja Granada taldeko Fran Medinak irabazi zuen Markina-Xemeinen lehiatu zen Bizkaiko Itzuliko bigarren etapa. Gontzugarai gainean, ihes egin zuten Medinak, Miguel Benitok (Grupo Maldonado) eta Hector Saez (Tierra I Mar) txirrindulariek. Marki...
Eguraldi eskasa egin zuen arren, herritarrak kantatzera atera ziren kalera, eta giro ederra zabaldu zuten herriko zein herrian kantatzeko ohitura dagoen kantu zaharrak abestuz
Haizeak gure errautsak eramanen ditu beste hizkuntzaz mintzo diren ezpainetaraino, gure aitaren etxeak zutik iraunen du gu gabeĀ». Sarrionandiaren berba horiekin emon zion amaiera Dantzaz konpainiak Sarritsasoa izeneko ikuskizunari, dantzariek itsasoan dzanga egiten zuten bitartean. Jarraian, ilunabarreko hodei ertzean, Sarritsasoaren umeak, bizitza barri baten haziak bailiran, itsasoratu ziren txalupaz. Jaialdian egon diren ikusle gehienak bat datoz: Sarritsasoa izan da egitarauak ekarri duen emanaldirik zirraragarriena. Iurretako poetaren unibertsoa dantza bilakatuta, hondartzan aurkitu du jokatzeko leku paregabea bariku-zapatuan. Dantzarien lan edar eta nekaezina, energia handiko koreografiak eta efektu ikusgarriak ditugu sormen lan horren ezaugarrietako batzuk. Naufragoak dira, bidaia batean murgilduta. Talaieroak norabideari begira, arrantza sarean kateatuta, eta bat-batean, Gernikako bonbardaketa, ikuskizunaren momentu gorenetako bat. Eszena honetan aitagarriena da Lekeitioko Karkabia taldeko dantzarien eta umeen parte-hartzea. Amaiera aldean, su txiki batzuek itsaso gainean kulunka biztu zuten danen gogoa. Bihotzean gordeta betirako, ahaztezina. Sarritsasoak, jaialdiaren bederatzigarren produkzioak, arrakasta ikaragarria eduki du. Bide barria urratu eta geroari begira ate bat zabaldu duĀ», adierazi dute antolatzaileek. Eskoziatik ailegatu zen Chipolatas taldea. Hiru artista goitik behera. Musikari onak, umoregile finak, malabarista trebeak, eta batez be, eszenaren maisuak. Gentlemen of the road ezuste zoragarria izan da. Antzezlan biribila eta bizitza gozo eta baikor baten aldeko aldarrikapena. Goiza ala [...]