Drogei buruzko informazio osatua eskainiko dute
Kontsumoa gutxitzeko asmoz, uztailaren 15ean, zelaian bertan, drogen azterketa egin ahal izango dute herritarrek
Uztailaren 15ean, gauez eta zealaian bertan, drogen test zerbitzua eskainiko dute. Udalak eta Lea-Artibai Amankounazgoak elkarlanean eskainitako zerbitzua da berau.
2002an jarri zuten martxan eta lehen esperientziak Ondarroan eta Lekeition izan zituzten. Zerbitzuagaz «aisialdi guneetan dagoen droga kontsumoaren arriskuak gutxitzea» lortu nahi dute. Horretarako, besteak beste, substantzia ilegalen testa eta analisia egiteko aukera emongo diote bertaratzen direnei, baita informazio orokorra eta pertsonalizatua joasotzekoa be. «Zerbitzua balizko kontsumitzaileei eta drogen erabileragaz lotutako edozein arlotan interesa duen edozein pertsonari zuzendua dago», azaldu dute Lea-Artibai Amankomunazgotik. «Kontsumitu dutenaren edukia jakitzeaz gain, informazio osagarria jaso, era guztietako kontsultak egin, atseden hartu eta ura edota elikagairen bat hartzeko aukera edukiko dute».
Uztailaren 15eko ekintza prebentziora zuzendua dago. «Informazio zehatz eta objektiboa eskainiz, kontsumoagaz lotutako arriskuak hobeto kudeatzea ahalbideratu nahi dugu. Gainera, arriskuez ohartarazi nahi diegu, baita drogen erabilerari buruzko hausnarketa piztu be».