Inoiz baino aringalari gehiago batu ditu herri krosak
Ikuskizuna eta parte-hartzea. Biak batu zituen joan den zapatuan ospatu zen Atletismo Egunak. Herri krosa esprintean erabaki zen, eta inoiz baino parte-hartzaile gehiago eduki zuen probak. Batez be, asko izan dira, aurten, lasterketa egin duten markinarrak. Kamali Majdohbik izan zen herri kroseko irabazlea, ikaragarrizko esprintaren ondoren. Helmugako zuzenera batera ailegatu ziren Majdohbi, irabazlea, eta Abdelhak Sabhi, bigarren sailkatua, eta norgehiagoka itzela eduki zuten helmugako arkuraino. 20 minutu eta 32 segundo behar izan zituen irabazleak kroseko zazpi kilometroak egiteko. Hirugarrena Hicham Ovalla izan zen; 21 minutu eta 18 segundo eginda. Neskei dagokienez, Samira Ahbouche izan da aurtengo irabazlea. Ahbouchek 23 minutu eta 17 segundoko denbora bikaina egin zuen, helmugara hamargarren ailegatuz. Beteranoetan, barriz, David Markaida eta Inma Ruiz izan ziren lehenengoak. Irabazleez gainera, herritarrek be Zelaiaren bueltan batutako ikusle piloaren txalo zaparradak jaso zituzten. Herritarren artean, helmugara ailegatzen lehenengoak Joseba Plaza eta Rakel Goiogana izan ziren. Plaza, gainera, bosgarrena izan zen sailkapen orokorrean. Parte-hartzea 113 aringa-aringalarik parte hartu dute aurten herri krosean. Inoiz baino gehiago, eta antolatzaileentzat, batez be, lorpen handia izan da herrikoak gero eta gehiago izatea. Nagusiez gainera, herri krosaren aurretik Zelaian egin ziren ume eta gazteen atletismo probek be erantzun handia eduki zuten. Markina-Xemeingoez gainera, Lekeitio eta Ermuko [...]
Ikuskizuna eta parte-hartzea. Biak batu zituen joan den zapatuan ospatu zen Atletismo Egunak. Herri krosa esprintean erabaki zen, eta inoiz baino parte-hartzaile gehiago eduki zuen probak. Batez be, asko izan dira, aurten, lasterketa egin duten markinarrak.
Kamali Majdohbik izan zen herri kroseko irabazlea, ikaragarrizko esprintaren ondoren. Helmugako zuzenera batera ailegatu ziren Majdohbi, irabazlea, eta Abdelhak Sabhi, bigarren sailkatua, eta norgehiagoka itzela eduki zuten helmugako arkuraino. 20 minutu eta 32 segundo behar izan zituen irabazleak kroseko zazpi kilometroak egiteko. Hirugarrena Hicham Ovalla izan zen; 21 minutu eta 18 segundo eginda.
Neskei dagokienez, Samira Ahbouche izan da aurtengo irabazlea. Ahbouchek 23 minutu eta 17 segundoko denbora bikaina egin zuen, helmugara hamargarren ailegatuz. Beteranoetan, barriz, David Markaida eta Inma Ruiz izan ziren lehenengoak.
Irabazleez gainera, herritarrek be Zelaiaren bueltan batutako ikusle piloaren txalo zaparradak jaso zituzten. Herritarren artean, helmugara ailegatzen lehenengoak Joseba Plaza eta Rakel Goiogana izan ziren. Plaza, gainera, bosgarrena izan zen sailkapen orokorrean.
Parte-hartzea
113 aringa-aringalarik parte hartu dute aurten herri krosean. Inoiz baino gehiago, eta antolatzaileentzat, batez be, lorpen handia izan da herrikoak gero eta gehiago izatea.
Nagusiez gainera, herri krosaren aurretik Zelaian egin ziren ume eta gazteen atletismo probek be erantzun handia eduki zuten. Markina-Xemeingoez gainera, Lekeitio eta Ermuko atletek parte hartu zuten lasterketan, jaurtiketan eta saltoetan.