‘Kabi’-ren gaineko dokumentala, barikuan, Ikusgarrin
Jabier Goitia Kabi ETAko militantea hil zeneko 20 urte betetzen direla eta, hainbat ekitaldi egingo dira aurten Lekeition. Lehenengoa, barikuan egongo den Herrialde Berdea dokumentalaren emanaldia izango da. Herrialde Berdea, Hibai Castrok, Gorka Calzadak, Iker Aroztegik eta Nagore Mujikak auzolanean eta denbora librean egindako proiektu herrikoia da. 1972an Guardia Zibilak hildako Jonan Aranguren Iharraren eta 1991n lehergailu batek eztanda eginda hildako Jabi Goitia Kabiren ibilbideak ditu ardatz. Bi belaunaldi desberdin dira, baina istorio bakarra izango balitz legez kontatuta dago, eta Euskal Herriko historiaren garai ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du. Proiektuaren abiapuntua Nagore Mujika da. Iharra Mujikaren lehengusua zen eta Kabi bere mutil-laguna, beraz, Nagore Mujika bien arteko lotura izango da eta beraren bidez bi pertsona horiek ezagutzera emongo dira. Elkarrizketetan oinarritua Iharraren eta Kabiren inguruko dozena bat pertsonari egindako elkarrizketetan oinarrituta dago dokumentala. Horrela, ingurukoen bidez, Iharraren eta Kabiren bizipenak ezagutu ahalko dira. Kabiren arrebek dena ematen zuen horietakoa zela eta desberdina zenarekiko begirunea zuela azpimarratzen dute; haregaz Bilbon unibertsitatean aritutako lehengusinak, hainbat gairen inguruan (intsumisioa, okupazioa, zentral nuklearrak) iritzi propioa izanagatik eztabaidak izan zituela ekartzen du gogora. Matxintxuko euskaltegiko zuzendariak, barriz, Lekeition jaiotako irakasleak euskararekiko jarrera argia zuela esaten du. Bestalde, 70eko hamarkadan argitaratutako Herrialde Berdea ipuinaren egilea Iharra [...]
Jabier Goitia Kabi ETAko militantea hil zeneko 20 urte betetzen direla eta, hainbat ekitaldi egingo dira aurten Lekeition. Lehenengoa, barikuan egongo den Herrialde Berdea dokumentalaren emanaldia izango da.
Herrialde Berdea, Hibai Castrok, Gorka Calzadak, Iker Aroztegik eta Nagore Mujikak auzolanean eta denbora librean egindako proiektu herrikoia da. 1972an Guardia Zibilak hildako Jonan Aranguren Iharraren eta 1991n lehergailu batek eztanda eginda hildako Jabi Goitia Kabiren ibilbideak ditu ardatz. Bi belaunaldi desberdin dira, baina istorio bakarra izango balitz legez kontatuta dago, eta Euskal Herriko historiaren garai ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du.
Proiektuaren abiapuntua Nagore Mujika da. Iharra Mujikaren lehengusua zen eta Kabi bere mutil-laguna, beraz, Nagore Mujika bien arteko lotura izango da eta beraren bidez bi pertsona horiek ezagutzera emongo dira.
Elkarrizketetan oinarritua
Iharraren eta Kabiren inguruko dozena bat pertsonari egindako elkarrizketetan oinarrituta dago dokumentala. Horrela, ingurukoen bidez, Iharraren eta Kabiren bizipenak ezagutu ahalko dira.
Kabiren arrebek dena ematen zuen horietakoa zela eta desberdina zenarekiko begirunea zuela azpimarratzen dute; haregaz Bilbon unibertsitatean aritutako lehengusinak, hainbat gairen inguruan (intsumisioa, okupazioa, zentral nuklearrak) iritzi propioa izanagatik eztabaidak izan zituela ekartzen du gogora. Matxintxuko euskaltegiko zuzendariak, barriz, Lekeition jaiotako irakasleak euskararekiko jarrera argia zuela esaten du.
Bestalde, 70eko hamarkadan argitaratutako Herrialde Berdea ipuinaren egilea Iharra zela jakin zutenean, ipuina eta 1978an egindako film laburraren irudiak jaso zituzten istorioan, eta Alex Arregik kantaren rock moldaketa egin eta Keats taldeak grabatu zuen dokumentalerako.
Ikusgarrin
Dokumentalaren aurkezpena Deustuan egin zuten apirilean, baina proiektuko zuzendari Hibai Castrok Lekeition emon nahi izan du, beste herrietara zabaltzen hasi aurretik. Horrela, dokumentala Ikusgarri zineman ikusi ahalko da barikuan, 20:30ean. Emanaldian egongo dira, bai eta be, zuzendaria bera eta proiektuan parte hartu duten kideak, eta dokumentalaren aurkezpena egingo dute.