270 lagunek emon dute izena zapatuan egingo den 26. Itsas lasterketan
Iaz baino 70 lagun gehiago aterako dira zapatuan Arrigorri hondartzan igeri egitera. Izena emoteko epea amaituta, 270 lagun ariko dira, zein baino zein, igerian. Hitzordua 10:30ean egin du Ondarru Igeri Taldeak. Txikiak aterako dira igerian ordu horretan. 600 metro edukiko dituzte aurretik. Ostean ailegatuko da nagusien txanda. 1.800 metroko lasterketa egin beharko dute. 15 urtetik gorakoak ariko dira mailan horretan. Ohikoa denez, Logroñoko parte-hartzaileak egongo dira proban. Faboritoak berairen artean daude. «Irabaztera etortzen dira, eta irabazi egiten dute», adierazi du Mikel Goitia igeri taldeko kideak. Halanda be, Oñatikoak edukiko dituzte aurrean. 30ek emon dute izena, eta maila ona emotera datoz horiek be. Mutilek 21 minutuan eta neskek 24 minutuan amaituta beharko lukete proba. Txiki zein nagusi, danentzako egongo da zapatuan saria. Maila bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuek ez eze, medaila bana jasoko dute parte-hartzaile guztiek. Koadro bi jokoan Gainera, sari berezi bi egongo dira. Ibon Fernandez ondarrutar gazteak egindako koadro bi banatuko dituzte. Orain momentuan, plaiko tabernan daude ikusgai. Eta ezintasun fisiko edo psikikoa daukatenentzat be egongo da oparirik. «Lasterketa hasi aurretik antolatzaileoi horren barri emonez gero, saria jasoko dute, egindako ahaleginagatik». 08:00etarako joango dira Ondarru Igeri Taldeko kideak Arrigorrira zapatuan. 30 bat taldekide ibiliko dira bertan lanean. Eurez gain, uretako [...]
Iaz baino 70 lagun gehiago aterako dira zapatuan Arrigorri hondartzan igeri egitera. Izena emoteko epea amaituta, 270 lagun ariko dira, zein baino zein, igerian. Hitzordua 10:30ean egin du Ondarru Igeri Taldeak.
Txikiak aterako dira igerian ordu horretan. 600 metro edukiko dituzte aurretik. Ostean ailegatuko da nagusien txanda. 1.800 metroko lasterketa egin beharko dute. 15 urtetik gorakoak ariko dira mailan horretan.
Ohikoa denez, Logroñoko parte-hartzaileak egongo dira proban. Faboritoak berairen artean daude. «Irabaztera etortzen dira, eta irabazi egiten dute», adierazi du Mikel Goitia igeri taldeko kideak. Halanda be, Oñatikoak edukiko dituzte aurrean. 30ek emon dute izena, eta maila ona emotera datoz horiek be. Mutilek 21 minutuan eta neskek 24 minutuan amaituta beharko lukete proba.
Txiki zein nagusi, danentzako egongo da zapatuan saria. Maila bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuek ez eze, medaila bana jasoko dute parte-hartzaile guztiek.
Koadro bi jokoan
Gainera, sari berezi bi egongo dira. Ibon Fernandez ondarrutar gazteak egindako koadro bi banatuko dituzte. Orain momentuan, plaiko tabernan daude ikusgai. Eta ezintasun fisiko edo psikikoa daukatenentzat be egongo da oparirik. «Lasterketa hasi aurretik antolatzaileoi horren barri emonez gero, saria jasoko dute, egindako ahaleginagatik».
08:00etarako joango dira Ondarru Igeri Taldeko kideak Arrigorrira zapatuan. 30 bat taldekide ibiliko dira bertan lanean. Eurez gain, uretako eremua zaintzen egongo dira hainbat piragua eta batel. «Eskerrak emon nahi diegu laguntza emoten diguten guztiei», esan dute antolatzaileek.
Astelehenean zen izena emoteko azkanengo eguna. Halanda be, federatuta ez daudenek asegurua egitean eduki ditzaketen atzerapenen jakitun, izena emoteko aukera zabalik edukiko dute igeri taldekoek aste barruan, Kabia tabernan eta www.ondarruit.eu web orrian.