Euskadiko Atletismo Txapelketan zortzigarren urrea lor dezake Beitiak
Garaipenen zerrenda handitzeko asmoz doa Orkatz Beitia Euskadiko Atletismo Txapelketara. Zapatuan da jokatzekoa, Basaurin. 100 metroak jokatuko ditu ondarrutarrak, eta denboraldian zein denbora egin duen ikusita, –10.50– ez luke arazorik eduki be...
Garaipenen zerrenda handitzeko asmoz doa Orkatz Beitia Euskadiko Atletismo Txapelketara. Zapatuan da jokatzekoa, Basaurin.
100 metroak jokatuko ditu ondarrutarrak, eta denboraldian zein denbora egin duen ikusita, –10.50– ez luke arazorik eduki behar podiumaren gorenera igotzeko. Beitia zortzigarren urrearen bila aterako da. «Ondo nago. Lasterketa ez badut irabazten, neure akatsen batengatik izango da», adierazi du. Izan be, oraingoz, Beitiak ez dauka aurkaririk pistan.
100 metroen finalaurrekoak 17:00ak aldera hasiko dira, eta finala ordu bi beranduago, 19:00ak bueltan. Aurreikuspenen arabera, eguraldiak ez du lagunduko.
Beitiak atzo arratsaldean egin zuen azkanengo entrenamendua, Donostiako Anoetan.
Basaurin ez da bakarrik egongo. Lagunek autobusa aterako dute txapelketara joateko. Zapatuan, 15:30ean aterako da autobusa Astilleruko Bizkaibus geltokitik. Joan-etorriak 8,5 euroko kostua edukiko du. Izena bariku gauera arte, 22:00ak arte, emon daiteke, hurrengo telefono zenbakian: 688 80 03 69.
Malagarako prestatzen
Espainiako Txapelketara begira antolatu du Beitiak denboraldia. Proba erabakigarria Malagan (Andaluzia, Espainia) jokatuko da, abuztuaren 6 eta 7an. «Han beroa egingo du, eta beroagaz egiten ditut denbora onak», dio Beitiak.
Podiuma 10:50 bueltan egongo da, eta Beitiakdenbora horren barruan ibiltzea izango du helburu. Faborito nagusia Angel David Rodriguez izango da: madrildarrak 10.30 egin du aurten. «Beste hiru-lau berari gauzak gaitz ipini nahi-an ibiliko gara».