Jaietara dzapart
Udaletxeko balkoira begira ipiniko dira gaur iluntzean lekeitiarrak. Koadrilen mozorro koloretsuek beteko dute beste urte batez herriko plaza, eta kanpai hots eta txupinazoaren eztandagaz hasiko dituzte zortzi eguneko sanantolinak. Jose Miguel Meabe izango da aurten pregoilari. Hainbat urte daroaz Meabek gazteei eta herriari begira beharrean. Horregatik aukeratu dute jaiei sarrera emoteko. «Ezustean» eta «pozik» hartu du albistea Aittitta Makurra eta Aittitta Txikiko kideak. «Urte askoko ibilbidearen aitorpena eskertzeko da», dio. «Pelmada handirik emon barik», pare bat minutuko pregoia botako duela be aurreratu du Meabek. «CD ROM pilo bat daukat buruan eta horretako bat martxan jarriko dut berbetan hasten naizenean». Azkanerako, barriz, orri batzuk be eroango dituela gaineratu du, umorez : «Letra handiagaz idatzita eroango ditut, antiojurik ez dut eroango eta». 28 urte Aittitta Txikigaz, eta Aittitta Makurran gehiago emon ditu Jose Migel Meabek. Era askotako ekimenak antolatzen eta jaietan parte hartzen aritu da taldean, eta aurten be jaietarako ekimenak prestatzen dabiltzala jakitera emon du. Aittitta Txikirentzat sanantolinetako egun handia zapatua izango da. Egun horretan egingo dira makailau eta paella txapelketak. Momentuz, 92 taldek emon dute izena makailau lehiarako eta paellan 88 bat izango dira. Horrela, lagun asko batuko da zapatuan plazan egingo den bazkarira. 1.100 pertsonatik gora izango dira, hori [...]
Udaletxeko balkoira begira ipiniko dira gaur iluntzean lekeitiarrak. Koadrilen mozorro koloretsuek beteko dute beste urte batez herriko plaza, eta kanpai hots eta txupinazoaren eztandagaz hasiko dituzte zortzi eguneko sanantolinak.
Jose Miguel Meabe izango da aurten pregoilari. Hainbat urte daroaz Meabek gazteei eta herriari begira beharrean. Horregatik aukeratu dute jaiei sarrera emoteko. «Ezustean» eta «pozik» hartu du albistea Aittitta Makurra eta Aittitta Txikiko kideak. «Urte askoko ibilbidearen aitorpena eskertzeko da», dio.
«Pelmada handirik emon barik», pare bat minutuko pregoia botako duela be aurreratu du Meabek. «CD ROM pilo bat daukat buruan eta horretako bat martxan jarriko dut berbetan hasten naizenean». Azkanerako, barriz, orri batzuk be eroango dituela gaineratu du, umorez : «Letra handiagaz idatzita eroango ditut, antiojurik ez dut eroango eta».
28 urte Aittitta Txikigaz, eta Aittitta Makurran gehiago emon ditu Jose Migel Meabek. Era askotako ekimenak antolatzen eta jaietan parte hartzen aritu da taldean, eta aurten be jaietarako ekimenak prestatzen dabiltzala jakitera emon du. Aittitta Txikirentzat sanantolinetako egun handia zapatua izango da. Egun horretan egingo dira makailau eta paella txapelketak.
Momentuz, 92 taldek emon dute izena makailau lehiarako eta paellan 88 bat izango dira. Horrela, lagun asko batuko da zapatuan plazan egingo den bazkarira. 1.100 pertsonatik gora izango dira, hori dela eta, danen laguntasuna eskatu dute antolatzaileek, dana ondo ateratzeko. «Plaza handia da, baina danok sartu behar gara, eta laguntza beharko da mahaiak eta aulkiak jartzeko», azaldu dute. Horretaz gainera, plaza ahal denik eta garbien uztea eskatu dute.
12:30ean aurkeztu beharko dituzte paellak, eta 13:30ean, makailaoak.
Biharko, barriz, tiragoma txapelketa antolatu du Aittitta Txikik. Hainbat parte-hartzaile izaten ditu lehiak, eta asko kanpotik etorritakoak: Santurtzi edo Kantabriatik, esate baterako. Hiru maila egongo dira, txikiak, Lea-Artibai eta orokorra. Arratsaldean, Txapel Jaurtiketa egingo da plazan.
Umeak ikastolan eta gurasoak kalean
DAurtengo sanantolinetan gurasoek be parranda egin ahal izango dute lasai-lasai eta aittitta-amumak be bakean utzita. Txosna Batzordeak ekimen berezia antolatu du bihar gauerako: Ume Gaiztuen Festa. Horrela, umeak 20:00etan batuko dira ikastolan. Lotarako gauzak utzi ostean, danak batera joango dira afaltzera eta suak ikustera. Gero, ikastolara joango dira lotara. Umeekin lau begirale egongo dira, eta gurasoak, barriz, kalean ibili ahalko dira.
Jaiaren lagunak gara gu!
440 erreprodukzio eduki ditu momentuz, Lekeitioko Txosna Batzordeak egindako Jaiaren lagunak gara gu! bideoak. Estreinako, Lekeitioko jaietako abestia grabatu dute Amorotoko Musikorta estudioan, jaiak girotzeko asmoz. Bideoa youtuben eskegita dago hurrengo helbidean: http://xurl.es/qr1bx
Gaurko Egitaraua:
Sanantolin bezpera
09:00. Dultzaineroen kalejira.
Goizean. Alde Zaharraren apainketa, Garraitz taldearen eskutik.
12:00. Futbol 7ko finala, Larrotegi futbol zelaian.
17:00. Eskola arteko txirrindularien lasterketea Santa Katalinan, Lekeitialde txirrindulari taldeak antolatuta.
18:00. Buruhandiak eta Don Terentzio eta Doña Tomasa kalerik kale herriko txistulariekin.
19:30. Koadrilen jaitsiera, Lekitto musika bandak, Aittitta Makurra txarangak eta Guretzat txarangak animatuta.
20:00. Angelusa, hasiera emoteko sanantolinei; kanpai jotea, pregoia, txupinazoa, eta Anteroren bajada.
Ondoren. Txosna gunean preso eta iheslarien eskubideen aldeko topa eta txosnen irekiera.
Ondoren. Aittitta Makurra eta Guretzat txarangak kalerik kale.
23:00. Suzko zezena.