Gorengo postuei begira datoz nagusiak
18:00etan zeukaten atzo, Zaldupen, hitzordua. Aurreko minututuetan, aldagelak betetzen joan ziren. Aurrerako nagusiek dana prest daukate liga hasteko. Zapatuan daukate eginda hitzordua, etxean, 17:00etan. Aurrean Pasaia edukiko dute. Entrenatzaileak taldeak ondo jokatzea espero du. Denboraldiaurrean seriotasunez egin du taldeak beharra, eta hasteko gogoagaz ez eze, konfiantzagaz be aterako dira Zaldupeko zelaira. Barrikuntza askogaz datoz nagusiak. Joan den denboraldiko entrenatzaile taldeak aurten jarraitzeko eskaintzari uko eginda, elkarteak etxeko gizon batengana jo du: Gotzon Basarasek entrenatuko ditu nagusiak. Iker Zubikarai izango du bigarrena, eta Ander Aranbarri arduratuko da atezainen prestaketaz. Aulkian bai, eta taldean be bai. Aldaketak asko izan dira. Zortzirek laga zuten taldea iazko denboraldian, eta datorrenari aurre egiteko sei sartu dira: Joni Mendizabal, Jesus Ojeda eta Aritz Badiola gazte mailatik igo dira, eta beste hirurek, Ismael Ituartek, Jon Beitiak eta Ibai Añorgak –Berriatukon zegoen iaz– buelta egin dute. Basarasek, gainera, gazte mailako Jon Burgoa be eskura edukiko du behar izanez gero. %100 ondarrutarrak Lehenengotik azkanera arte, ondarrutarrez osatuta dator nagusien maila, euren koloreengatik dana emoteko prest. Helburua goiko postuetan ibiltzea izango dute, eta 3. mailara igotzea garesti baino garestiago dagoela jakinda be, ez diote uko egingo. Ohorezko mailan lehiakortasun handia espero da, eta horren adierazgarri, lehenengo sei partiduak gogorrak izango [...]
18:00etan zeukaten atzo, Zaldupen, hitzordua. Aurreko minututuetan, aldagelak betetzen joan ziren. Aurrerako nagusiek dana prest daukate liga hasteko.
Zapatuan daukate eginda hitzordua, etxean, 17:00etan. Aurrean Pasaia edukiko dute. Entrenatzaileak taldeak ondo jokatzea espero du. Denboraldiaurrean seriotasunez egin du taldeak beharra, eta hasteko gogoagaz ez eze, konfiantzagaz be aterako dira Zaldupeko zelaira.
Barrikuntza askogaz datoz nagusiak. Joan den denboraldiko entrenatzaile taldeak aurten jarraitzeko eskaintzari uko eginda, elkarteak etxeko gizon batengana jo du: Gotzon Basarasek entrenatuko ditu nagusiak. Iker Zubikarai izango du bigarrena, eta Ander Aranbarri arduratuko da atezainen prestaketaz.
Aulkian bai, eta taldean be bai. Aldaketak asko izan dira. Zortzirek laga zuten taldea iazko denboraldian, eta datorrenari aurre egiteko sei sartu dira: Joni Mendizabal, Jesus Ojeda eta Aritz Badiola gazte mailatik igo dira, eta beste hirurek, Ismael Ituartek, Jon Beitiak eta Ibai Añorgak –Berriatukon zegoen iaz– buelta egin dute. Basarasek, gainera, gazte mailako Jon Burgoa be eskura edukiko du behar izanez gero.
%100 ondarrutarrak
Lehenengotik azkanera arte, ondarrutarrez osatuta dator nagusien maila, euren koloreengatik dana emoteko prest. Helburua goiko postuetan ibiltzea izango dute, eta 3. mailara igotzea garesti baino garestiago dagoela jakinda be, ez diote uko egingo.
Ohorezko mailan lehiakortasun handia espero da, eta horren adierazgarri, lehenengo sei partiduak gogorrak izango dira Ondarroako taldearentzat. Mailako lau talde indartsu topatuko ditu Zaldupeko taldeak: Pasaia bihar bertan, eta ostean, Anaitasuna, Real Union B eta Tolosa, tartean Aloña Mendi eta Berio daudela.
Jokalariak heztea oinarri
Nagusiez gain, beste sei talde edukiko ditu Aurrera Kirol Elkarteak: gazteen talde bat, kadeteen talde bi eta txikien hiru talde.
Gazte mailan be, entrenatzaile aldaketa gertatu da. Anton Martinez de Luco eta Luis Mari Elezgarai Aurrerako jokalari ohiek hartu dute ardura. Ohorezko mailan egongo dira, oso parekatuta dagoen mailan. Hartara, mutilen garapena izango da helburua, eta mailaz ez jaisteko egingo da beharra.
Kadeteen mailan bi talde aterako dira berdegunera: Ohorezko mailako taldea eta Lehen mailakoa. Ohorezkoa entrenatzaile barriekin dator. Iñaki Urrosolok zuzenduko ditu mutilak, Eneko Agirreren laguntzagaz. Maila oso gaitza da hori be, eta lehiakorrak izatea eta azkan postuetan ez ibiltzea bilatuko da. Lehenengo mailakoen entrenatzailea Aitor Solabarrieta izango da. Ilusio osoz ari dira lanean, jokalariak egiten. Sailkapen postuak alde batera lagata, ahalik eta edertoen egiteko gogoa erakusten dute.
Txikien taldeetan ez, horietan ez da egon entrenatzaile aldaketarik. Idoia Arantzamendik eta Iraitz Prietok segituko dute. Ez, baina, bakarrik: Jon Zabala eta Mikel Santiso gazteen laguntza edukiko dute. Helburua argia da: kirol ohiturak bultzatuz, talde lanaren garrantzia erakustea.
Hiru aldaketa aitagarrigaz hasiko du denboraldia Aurrerak
Poztekoak bi eta tristea hirugarrena. Aurrerak azpimarratzeko hiru aldaketagaz hasiko du denboraldia. Batetik, izena aldatuta dator, euskaratuta. Hamendik aurrera, Aurrera Kirol Elkartea deituko da. Orain arteko Club Deportivo Aurrera izena mantendu egingo bada be, egunik egun euskarazko izena erabiliko du klubak. Bestetik, talde bat gehiago egongo da txikien mailan, umeen eskari handiari erantzunda. Maila horretakoa da albiste txarra be: txikien taldeak Gipuzkoako ligatik kanporatu dituzte. Realak barik Athleticek hitzartuta dago Aurrera maila horretan. Beheragoko mailetan jokatzeko aukera emon zion Gipuzkoako federazioak. Egoera horren aurrean, Bizkaiko ligan jokatuko dute txikiek.
Datozen partiduak
Zapatua, 10
-Nagusien Ohorezko maila. Aurrera-Pasaia, 17: 00etan.
-Gazteen Ohorezko maila. Elgoibar-Aurrera KE, 12:00etan.
Domeka, 11
-Kadeteen Ohorezko maila. Aurrera-Orozko, 11:00etan.