Mendi lasterketa eta argazki rallya antolatu dituzte Kalbaixoan
Kalbaixoko jai batzordeak argazki rallya antolatu du, domekarako, mendi lasterketaren baitan. Astebururako prest daukan ekimenetako bat baino ez da. Zapatuagaz datoz kalbaixoetako lehenengo ekimenak. Bigarren urtez jarraian, plater tiroketa egongo da; ...
Kalbaixoko jai batzordeak argazki rallya antolatu du, domekarako, mendi lasterketaren baitan. Astebururako prest daukan ekimenetako bat baino ez da.
Zapatuagaz datoz kalbaixoetako lehenengo ekimenak. Bigarren urtez jarraian, plater tiroketa egongo da; 10:00etatik 13:00etara, tiroketak; eta 15:00etatik aurrera, lehiaketa. Lau mailatan ariko dira parte-hartzaileak, eta, estreinako, mutrikuarrentzako aparteko lehiaketa egongo da. Irabazle nagusiak eroango du txapela, baina maila bakoitzeko irabazle bana egongo da.
Domeka goizean, 10:00etatik aurrera, mendi lasterketarako izena emateko aukera zabalduko dute. 11:00etan hasiko da lasterketa. 7,2 kilometroko bidea egin beharko dute, eta 828 metroko malda gainditu. Aurten, lehenengo bider, argazki rallya prestatu dute, kirol ekitaldia bera zein Arno inguruak iruditara eroateko. 200 euroko saria ipini dute lasterketan, 100 emakume onenarentzat eta beste 100 gizon onenarentzat, eta beste 200 euro argazki rallyaren irabazlearentzat.
Euskal artzain txakur txapelketa da Kalbaixoko Jai Batzordearen asteburuko azken proposamena. 18:00etan jarri dute ordua, ohi baino ordubete beranduago.