Sanmikollako jaiak ekimenez beteta datoz, zapatuan
Aurreko urteko bideari jarraituta, Mutrikuko Sanmikolla auzoan indartsu datoz jaiak, nobedade eta guzti, gainera. Auzoko gazteak bazkarian batu izan dira beste urte batzuetan. Aurten, gazte eta nagusi, denak elkartuko dira, eta jai egitarauaren barruan...
Aurreko urteko bideari jarraituta, Mutrikuko Sanmikolla auzoan indartsu datoz jaiak, nobedade eta guzti, gainera.
Auzoko gazteak bazkarian batu izan dira beste urte batzuetan. Aurten, gazte eta nagusi, denak elkartuko dira, eta jai egitarauaren barruan, oraingoan. Pottokak eta zezenak ere, estreinako. «Orain dela urte asko bai egoten ziren pottokak eta zezenak Sanmikollako jaietan, baina hori galduta egon da», adierazi du jai batzordeko kide Garbiñe Agirregomezkortak. Hori eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte aurten, joan den urtean hartutako indarra eta gogoa berretsita. Zozketei esker dirua lortuta eta esperientzia lagun, hainbat ekimen antolatu ahal izan dituzte. Aurten, hori ere berritasun, elkartea eratu dute.
Egitaraua
11:00. Meza. Ondoren, salda eta txorizoa; ostean, omenaldia.
14:30. Auzo bazkarian batuko dira gazte eta nagusi.
18:00. Pottokak eta zezen txikiak. Ondoren, umeentzako merienda eta jolasak.
22:30. Kontzertua. «Publiko guztientzako modukoa». Lehenenengo, Nikets taldeak joko du, eta, ostean, erromeria egongo da Aire Aire taldearekin.