Zatozteren udako merkatu txikiak domekan zabalduko ditu ateak
Domekarako ipini du hitzordua Zatozte ostalari eta dendarien elkarteak. 10:00etatik 19:30era bitartean, udako merkatu txikia egongo da zabalik. Alamedan ipiniko da eguraldiak laguntzen badu, eta Berdura Plazan euria eginez gero. 30 haimatan banatuta, 2...
Domekarako ipini du hitzordua Zatozte ostalari eta dendarien elkarteak. 10:00etatik 19:30era bitartean, udako merkatu txikia egongo da zabalik. Alamedan ipiniko da eguraldiak laguntzen badu, eta Berdura Plazan euria eginez gero.
30 haimatan banatuta, 21 saltoki egongo dira eskura, aspaldikorik-eta gehien: optikoak, nagusi zein umeentzako arropak, kirol arropak eta osagarriak aurkitu ahalko dira beste gauza askoren artean. «Dan-dana oso prezio onean egongo da. Gainera, udan eguraldi eskasa egin duenez, aukera handia egongo da», esan dute arduradunek. Giroa be ona espero dute: «Jendeari asko gustatzen zaio merkatu txikiaren inguruan egoten den giroa, gustuko dendetako jeneroa eskura edukitzea».