Domekan jokatuko da Arnoate BTT martxako lehen proba, Amallon
Prest dauzkate Arnoate zirkuituko BTT martxak. Amallon izango da lehenengo proba, domekan, 10:00etan. Parte hartu nahi dutenak Amalloko plazan egon beharko dira, 08:30etik 09:30era bitartean, izena emateko. Amallokoagaz batera, beste hiru hitzordu daude deituta hurrengo asteburuetarako, Mutriku, Etxebarri eta Arretxinagan. Orain urte batzuk hasi ziren aurreko urteetatik inguruan prestatzen zituzten martxak koordinatu eta zirkuitu bakarraren baitan sartzen. Josu Anitua etxebarritarraren esanetan, ugari dira urtetik urtera animatzen diren zaleak. Urte batzuetan 200 parte-hartzaile batu izan dira, eta kontrako eguraldia eduki izan dutenean be ez dira 100 lagunetik behera ibili. Ikusitakoak ikusita, aurten be jende ugari espero dute. Ibilbide ederrak Ingurua bera izan arren, ibilbideak desberdinak dira, «eta erakargarriak», Anituaren esanetan. Txirrindulari profesionalak animatu izan dira, inoiz, denboraldi amaieragaz bat egiten baitu. «Amets Txurruka Etxebarriko txirrindularia, esate baterako, etorri izan da, eta aurten be badauka herriko probara etortzeko gogoa», adierazi du Anituak. Profesional izan edo ez, sasoian egotea ia derrigorra da. «Ibilbideak nahikoa gogorrak dira», azaldu du. Arretxinagako ibilbidea da motzena (29 kilometrokoa da); Etxebarrikoa, luzeena (42 kilometro ditu), eta malda handiko mendiak daude. Etxebarrikoak ikutua dauka, umeentzako ibilbide laburra prestatu dute eta. Federatuek 10 euro ordaindu behar izango dituzte; ez federatuek ,13 euro, eta parte-hartzaileentzako opariak egongo dira. «Jendea animatzeko beste [...]
Prest dauzkate Arnoate zirkuituko BTT martxak. Amallon izango da lehenengo proba, domekan, 10:00etan. Parte hartu nahi dutenak Amalloko plazan egon beharko dira, 08:30etik 09:30era bitartean, izena emateko.
Amallokoagaz batera, beste hiru hitzordu daude deituta hurrengo asteburuetarako, Mutriku, Etxebarri eta Arretxinagan. Orain urte batzuk hasi ziren aurreko urteetatik inguruan prestatzen zituzten martxak koordinatu eta zirkuitu bakarraren baitan sartzen. Josu Anitua etxebarritarraren esanetan, ugari dira urtetik urtera animatzen diren zaleak. Urte batzuetan 200 parte-hartzaile batu izan dira, eta kontrako eguraldia eduki izan dutenean be ez dira 100 lagunetik behera ibili. Ikusitakoak ikusita, aurten be jende ugari espero dute.
Ibilbide ederrak
Ingurua bera izan arren, ibilbideak desberdinak dira, «eta erakargarriak», Anituaren esanetan. Txirrindulari profesionalak animatu izan dira, inoiz, denboraldi amaieragaz bat egiten baitu. «Amets Txurruka Etxebarriko txirrindularia, esate baterako, etorri izan da, eta aurten be badauka herriko probara etortzeko gogoa», adierazi du Anituak.
Profesional izan edo ez, sasoian egotea ia derrigorra da. «Ibilbideak nahikoa gogorrak dira», azaldu du. Arretxinagako ibilbidea da motzena (29 kilometrokoa da); Etxebarrikoa, luzeena (42 kilometro ditu), eta malda handiko mendiak daude. Etxebarrikoak ikutua dauka, umeentzako ibilbide laburra prestatu dute eta. Federatuek 10 euro ordaindu behar izango dituzte; ez federatuek ,13 euro, eta parte-hartzaileentzako opariak egongo dira. «Jendea animatzeko beste era bat da».
Antolatzaileak Ameikutz mutrikuarrak BTT, Amets Txurruka Lagunartie, Arretxina-Xemeingo jai batzordea eta Amalloko jai batzordea dira, eta Hitza egunkaria babesle da.