Kandiko Zubikarai euskal preso politikoa gauerdirako lagako dute libre
Kandido Zubikarai preso politiko ondarrutarra gaur gauerdia aurretik kaleratzeko agindua emon du epaileak. Gaur eguerdian, 14:00ak aldera jaso dute senideek abisua abokatuaren bitartez. Ordu horretan joan da agente judiziala Villena IIko kartzelara (Alacant, Herrialde Katalanak), askatasun eskaeragaz. 22 urte eta erdi egin ditu Zubikaraik preso, «etakidea izatea» egotzita. Presoaren senideek jakin eragin dutenez, Zubikarairen abokatuak askatasun eskaria eginda zeukan, eta erabakiaren zain zeuden. Halanda be, ezustean harrapatu zituen albisteak. «Pozik gaude, eta guztia prestatzen bere bila joateko», zioen Zubikarairen anai batek espetxerako bidea hartu aurretik. Zazpi orduko bidaia zeukaten aurretik. Bizi arteko espetxe zigorra 1989ko apirilaren 16an espetxeratu zuten Kandido Zubikarai Badiola, eta zigorraren hiru laurdenak beteta, 2001ean egon behar zuen libre. Zigorra osorik betearazi zioten, baina, eta behin hori bete zuenean, 2006an, Parot doktrina ezarri zioten, zigorra beste bost urtez luzatuz. Askatasunak eta Etxerat-ek gogor kritikatu zuten Auzitegi Goreneko 197/2006 sententziaren irizpidea ezarri izana. 2006ko urriaren 14an deitu zion abokatuak Iñake Goñiri, Zubikarairen emazteari. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralak bere senarrari Parot doktrina ezarri ziola, eta Zubikarairi espetxe zigorra bost urte luzatu ziotela jakinarazi zion abokatuak. 2006ko urriaren 27an kalera atera beharrean 2011ko urriaren 27an aterako zela eta hurrengo bost urteetan «erredentzioetarako eskubidea» izango zuela esaten zuen [...]
Kandido Zubikarai preso politiko ondarrutarra gaur gauerdia aurretik kaleratzeko agindua emon du epaileak. Gaur eguerdian, 14:00ak aldera jaso dute senideek abisua abokatuaren bitartez. Ordu horretan joan da agente judiziala Villena IIko kartzelara (Alacant, Herrialde Katalanak), askatasun eskaeragaz. 22 urte eta erdi egin ditu Zubikaraik preso, «etakidea izatea» egotzita.
Presoaren senideek jakin eragin dutenez, Zubikarairen abokatuak askatasun eskaria eginda zeukan, eta erabakiaren zain zeuden. Halanda be, ezustean harrapatu zituen albisteak. «Pozik gaude, eta guztia prestatzen bere bila joateko», zioen Zubikarairen anai batek espetxerako bidea hartu aurretik. Zazpi orduko bidaia zeukaten aurretik.
Bizi arteko espetxe zigorra
1989ko apirilaren 16an espetxeratu zuten Kandido Zubikarai Badiola, eta zigorraren hiru laurdenak beteta, 2001ean egon behar zuen libre. Zigorra osorik betearazi zioten, baina, eta behin hori bete zuenean, 2006an, Parot doktrina ezarri zioten, zigorra beste bost urtez luzatuz.
Askatasunak eta Etxerat-ek gogor kritikatu zuten Auzitegi Goreneko 197/2006 sententziaren irizpidea ezarri izana.
2006ko urriaren 14an deitu zion abokatuak Iñake Goñiri, Zubikarairen emazteari. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralak bere senarrari Parot doktrina ezarri ziola, eta Zubikarairi espetxe zigorra bost urte luzatu ziotela jakinarazi zion abokatuak. 2006ko urriaren 27an kalera atera beharrean 2011ko urriaren 27an aterako zela eta hurrengo bost urteetan «erredentzioetarako eskubidea» izango zuela esaten zuen auzitegiaren ebazpenak. «Hori ironia hutsa da, erredentzio guztiak kenduak dauzkate eta», zioen orduan, Goñik. Bai berak bai bere senarrak halako erabakiren bat «espero» zutela be agertu zuen emazteak, baina «itxaropen txiki bat» beti edukitzen dela nabarmendu zuen. Berria hartzea ez zitzaion samurra egin. «Jota uzten zaitu holako berri bat jasotzeak.
Berak esan zion senarrari espetxe zigorra bost urte luzatu behar ziotela. Haren ustez, kartzelak berak emon behar zion abisua, «kartzelan bazeukaten-eta horren berri». Goñik salatu zuen «joko zikina» egin zutela senarragaz, espetxe zaindariek «behin eta barriro» gogoratzen ziotelako urrian aterako zela. Halanda be, berria «uste baino hobeto» hartu zuen.
Kandido Zubikarai bi zigor betetzeko sartu zuten espetxean. Lehenengoa –luzeena– 2003an bete zuen, eta bigarrena betetzen ari zen 2006an, zortzi urtekoa. «Paroten legea zigor luzeei ezartzen diete, eta gureak luzea betea