Ongietorri beroa emon diote Kandido Zubikarairi alde zaharrean
06:52 ziren Kandido Zubikarai alde zaharrera ailegatu denean. Txalo artean, jendetzak emozioz betetako ongietorria emon dio. Bera be holantxerik azaldu da, urduri, eta lur hartzen egoteko sentsazioagaz. Dantzarien agurraren ostean, senideak ondo-ondoan, berba batzuk egin nahi izan ditu. Danak izan dira eskerrak emoteko: “Zuen laguntza barik ezingo genuke ezer egin”, esan du ozen. Gero, 22 urte luzez herriko hormetan zintzilikatuta egon den argazkia kendu du, bere argazkia.