Mutrikuko Udalaren erabakia goraipatu du animalien eskubideen alde lan egiten duen ATEA elkarteak. Izan ere, gaur arratsaldean bizirik dauden paitak beharrean, gomazkoak egongo dira portuko uretan. Bildu koalizioaren erabakiaren aurrean hurrengoa adier...
Kalbaixo Txiki egunak umeak izan ditu protagonista, eta zelan ez, marmitakoa. 10:00ak jo orduko Beheko plaza jateko goxoz beteta zegoen. Orduantxe hasi dira martxan hamasei bikoteak. Helburua: ahalik eta marmitako goxoena prestatzea, eta ahal izanez gero, lehenengo seiren artean geratzea. 11:30ak pasatxo heldu dira konpartsetako erraldoi eta buruhandiak bertara. Txistularien doinupean, umez inguratuta etorri dira. Bateko eta besteko korrikaldiak egin dituzte gaztetxoek, puxiketatik ihesi. Azken ikutuak ematea baino ez zitzaien geratzen sukaldariei 12:30ak aldera. Bateko eta besteko osagaiak eta animoak ipini dituzte kazoletan. Josebe Mendizabal eta Pello Andonegi gogotsu ari ziren mahaiaren mutur batean. Handik metro gutxira, aita eta anaia zituen Mendizabalek, iazko irabazleak: Iñaki Mendizabal eta Jon Mendizabal. «Gaitz egongo da. Seiren barruan sartuz gero, konforme gaude», zioten. Joseba Olabarro eta Alex Txikixa zeuden Goxarri aita-semeen ondoan. Estreinako hartu behar zuten parte plazan. «Orain artean sozietatean egin izan dugu beti», zioten, barrez-barrez. Haruntzago, Iñaki Arriola eta Alejandro San Juan Txiki zeuden, irribartsu. Begoña Momoitio, Idurre Arrizabalaga eta Narrupeko Rosarito Lekube eta Mari Josefa Gil ere hantxe zeuden, ondo egiteko asmoz. Guztiek zeukaten argi gauza bat: lehen postuak garesti egongo ziren, gaitz-gaitz. Eta erabaki hori aurten, sukaldariek hartuko zuten: Gorka Urrestik, Mixkiak, Piperrak, Bodegoiko Sabinek eta Valentin Zumalabek. 13:00. Musika [...]