Gomazko paittak askatzeko erabakia goraipatu du ATEAk
Mutrikuko Udalaren erabakia goraipatu du animalien eskubideen alde lan egiten duen ATEA elkarteak. Izan ere, gaur arratsaldean bizirik dauden paitak beharrean, gomazkoak egongo dira portuko uretan. Bildu koalizioaren erabakiaren aurrean hurrengoa adier...
Mutrikuko Udalaren erabakia goraipatu du animalien eskubideen alde lan egiten duen ATEA elkarteak. Izan ere, gaur arratsaldean bizirik dauden paitak beharrean, gomazkoak egongo dira portuko uretan. Bildu koalizioaren erabakiaren aurrean hurrengoa adierazi du ATEAK: «Hamazortzi urtean Animalien Babeserako 6/1993 Legea hautsi dela ulertzen badugu ere, ontzat ematen dugu aldaketa, eta Bildu zoriondu nahiko dugu, euren aurrekoek ez bezala, erakutsi duen ausardiagatik». Bide hori zuzena iritzita, animalien aldeko elkarteak erakunde publiko guztiei dei egin die bide beretik segitzeko.
ATEA elkarteak azaldu duenez, abuztuaren amaieran ezagutu zuten Mutrikuko Udalak hartutako erabakia, udal teknikari baten eskutik, eta aho batez erabaki zuten bi aldeek atzora arte ez ematea horren berri. «Mutrikuko Udalak konpromisoa hartu du bere agintaldian, behinik behin, ez dela Piñastei Egunean animalia bizirik askatuko».