Ternua txakurren ikuskizuna Isuntzan eta plazan
Zortzigarren urtez etorriko dira Lekeitiora Euskal Herriko eta inguruetako ternua txakurrak. Lau mailatako zailtasuna duten salbamendu probak egingo dituzte, bai uretan eta baita lurrean be. 20 txakur inguru espero dituzte aurten, eta bakoitzak bere mailako probak burutuko ditu. Laugarren maila gainditzen dutenek, gainera, salbamendu txakur ziurtagiria eskuratuko dute. Probak zapatuan burutuko dira, 12:00etatik aurrera, Isuntza hondartzan, eta maila desberdinetakoak nahasten joango direla jakitera emon dute salbamendu probak antolatzen dituzten AFAT elkartekoek. «Etzan, jaiki, igeri egin, makila ekarri, maila bakoitzean zailtasun handiagoko probak egiten joango dira», azaldu du. Horrela, laugarren mailako probak egingo dituzten txakurrek surflari bateri lagundu eta bi pertsona salbatu beharko dituzte, besteak beste. «Horrek probak itsasoa bare dagoenean egiten ditugu, arriskutsuak izaten direlako; ikusleengan harridura gehien sortzen dutenak izaten dira urtero-urtero», azaldu dute AFATekoek. Epailea, urtero legez, Arrasateko emakume bat izango da. «Urtero etorri da Lekeitioko probetara eta aurten be bertan izango dugu», zehaztu dute. Gustuko Ternua txakurren salbamendu probek harrera ona izaten dute urtero, batez be umeen artean; eta umeei begira, batez be, antolatzen du AFATek domekako ikuskizuna. Halan, domekan, 11:30etik aurrera, umeek eta txakurrek elkarrekin jolasteko jokoak egongo dira plazan. «Arraza zintzo eta baketsua dela erakutsi nahi dugu, umeekin ibiltzeko modukoa», azaldu dute . Beraz, oraingoan [...]
Zortzigarren urtez etorriko dira Lekeitiora Euskal Herriko eta inguruetako ternua txakurrak. Lau mailatako zailtasuna duten salbamendu probak egingo dituzte, bai uretan eta baita lurrean be. 20 txakur inguru espero dituzte aurten, eta bakoitzak bere mailako probak burutuko ditu. Laugarren maila gainditzen dutenek, gainera, salbamendu txakur ziurtagiria eskuratuko dute. Probak zapatuan burutuko dira, 12:00etatik aurrera, Isuntza hondartzan, eta maila desberdinetakoak nahasten joango direla jakitera emon dute salbamendu probak antolatzen dituzten AFAT elkartekoek. «Etzan, jaiki, igeri egin, makila ekarri, maila bakoitzean zailtasun handiagoko probak egiten joango dira», azaldu du. Horrela, laugarren mailako probak egingo dituzten txakurrek surflari bateri lagundu eta bi pertsona salbatu beharko dituzte, besteak beste. «Horrek probak itsasoa bare dagoenean egiten ditugu, arriskutsuak izaten direlako; ikusleengan harridura gehien sortzen dutenak izaten dira urtero-urtero», azaldu dute AFATekoek. Epailea, urtero legez, Arrasateko emakume bat izango da. «Urtero etorri da Lekeitioko probetara eta aurten be bertan izango dugu», zehaztu dute. Gustuko Ternua txakurren salbamendu probek harrera ona izaten dute urtero, batez be umeen artean; eta umeei begira, batez be, antolatzen du AFATek domekako ikuskizuna. Halan, domekan, 11:30etik aurrera, umeek eta txakurrek elkarrekin jolasteko jokoak egongo dira plazan. «Arraza zintzo eta baketsua dela erakutsi nahi dugu, umeekin ibiltzeko modukoa», azaldu dute . Beraz, oraingoan be, mundu mailako edertasun txapelketa lehiatuko da. «Umeen parte hartzea da bilatzen duguna; umeek txakurrak erakutsiko dituzte eta txalorik gehien lortzen duenak irabaziko du», argitu dute. AFAT, ternua txakurrak trebatu eta sustatzeko elkartearen helburua arraza horretako txakurrak ezagutzera emotea da. Asmo horregaz hasi ziren orain dela zortzi urte Lekeition salbamendu probak antolatzen, eta izandako harrera ona ikusita, errepikatu egin dute. «Arrantzaleek terranovak eroaten zituzten itsasontzietan, eta arrazari eta kostako herri honeri omenaldia egiteko era be bada», esan dute.