Sindikatuek Bateragune auziko epaia salatzeko elkarretaratzea deitu dute astelehenerako
Beste hainbat herritan modura, Bateragune auziko epaia salatzeko elkarretaratzea egingo da Ondarroan, astelehen goizean. Protesta ekimena 11:00etan egingo da, Alamedan. Eguenean bilkurak deitu dituzte Hegoaldeko lau hiriburuetan. Asteburura begira, m...
Beste hainbat herritan modura, Bateragune auziko epaia salatzeko elkarretaratzea egingo da Ondarroan, astelehen goizean. Protesta ekimena 11:00etan egingo da, Alamedan.
Eguenean bilkurak deitu dituzte Hegoaldeko lau hiriburuetan.
Asteburura begira, manifestatzera deitu dute hainbat alderdi, sindikatu eta eragilek, Bilbon. Epaiketa gehiagorik ez, zigor gehiagorik ez. Konponbide demokratikoak orain izango da leloa, eta besteak beste, EAk, Alternatibak, Aralarrek, ezker abertzaleak, gehiengo sindikalak eta beste eragile askok parte hartuko dute. Epaia Euskal Herrian zabaldu den prozesu demokratikoaren aurkakoa dela salatu dute deitzaileek.