Bihar hasiko dituzte Zaldupe eta Alleri arteko pasealekuko beharrak
Joan den otsailaren 1etik epaile baten aginduz geldituta egon eta gero, bihar hasiko dira martxan Zaldupe eta Alleri arteko pasealekuko obrak. Egoera ikusita, akordio batera ailegatu nahian, pasealekuko obren gainean salaketa ipini zuen Alleri Zainddu ...
Joan den otsailaren 1etik epaile baten aginduz geldituta egon eta gero, bihar hasiko dira martxan Zaldupe eta Alleri arteko pasealekuko obrak.
Egoera ikusita, akordio batera ailegatu nahian, pasealekuko obren gainean salaketa ipini zuen Alleri Zainddu taldeko kideekin batu zen Udaleko talde barria. Haien eskariak kontuan hartuta, proiektua aldatzea erabaki zuen Udalak. «Proiektu barria obren gaur egungo errealitatera egokitzen da», azaldu du Udal Hirigintza Batzordeak. Izan be, hasierako proiektuak hodiak eta argia pasealekuaren azpitik sartzea aurreikusten zuen, baina herritarren protesten ondorioz, bertan behera geratu zen asmoa. Oraingo proiektuan kendu egin dira hodi eta argi horiek.
Salaketa, bertan behera
Akordioa tarteko, salaketa kendu du Alleri Zaindduk, eta horrek obrak amaitzea ahalbidetuko du.