Jai guztiek dute euren biharamuna
Hilaren 16a, Piñastei Eguna edo Mariñel Eguna, izan ohi da Kalbaixotako azken eguna. Jarraian datorren asteburuan, ordea, jaiak sortzen duen zurrumurrua entzuten da. Aurten hurrengo eguna, hilaren 17a, zapatua zen. Bain aurten zurrumurrua, burunbada bihurtu zen. Kalbaixogainean hasitako jaia, Kalbaixogainean amaitu zen inoiz baino kolore, usain, zarata eta zapore gehiagorekin. Kalbaixogaina jaigune esanguratsu bihurtu izanaren errudunak Olabarrieta, Ibiri eta Laranga auzoko bizilagunak izan dira. Lanari ukorik egin ez arren, jaia baztertu nahi ez duten herritarrena. Izan ere, Kalbaixo jaiak, mutrikuar denenak diren arren, eurentzat inorentzat baino bereziagoak dira. Auzotarrek jaietan eduki duten parte hartzea goraka joan da azken urtetan. Eta aurten inoiz baino nabariagoa izan da; bai eurek zuzenean burutu dituzten ekintzengatik, baita egunak edukiz betetzeko egin dute ahaleginagatik. Nabarmentzeko da aurten antolatutako lehenengo harri jasotzeko txapelketa. Izen handiko zazpi harri-jasotzaile aritu dira elkarren aurka. Egitekoa ondokoa zen: Pedro Mari Txurruka Aritza herriko harri jasotzailearen hiru harri erabilita, ahalik eta jasoaldi gehien egitea. Harriak 20 eta 30. hamarkadetan plazan aritzen zen Aritzarenak ziren: 135 kiloko errekatangularra, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko zilindora. Lan horretan onena Izeta II.a izan zen. Guztira 77 jasoaldi egin zituen. Gertutik jarraitu ziotenak, Izeta IV (70 jasoaldi) eta Belioso (69 jasoaldi) izan ziren. Inoiz baino [...]
Hilaren 16a, Piñastei Eguna edo Mariñel Eguna, izan ohi da Kalbaixotako azken eguna. Jarraian datorren asteburuan, ordea, jaiak sortzen duen zurrumurrua entzuten da. Aurten hurrengo eguna, hilaren 17a, zapatua zen. Bain aurten zurrumurrua, burunbada bihurtu zen.
Kalbaixogainean hasitako jaia, Kalbaixogainean amaitu zen inoiz baino kolore, usain, zarata eta zapore gehiagorekin.
Kalbaixogaina jaigune esanguratsu bihurtu izanaren errudunak Olabarrieta, Ibiri eta Laranga auzoko bizilagunak izan dira. Lanari ukorik egin ez arren, jaia baztertu nahi ez duten herritarrena. Izan ere, Kalbaixo jaiak, mutrikuar denenak diren arren, eurentzat inorentzat baino bereziagoak dira.
Auzotarrek jaietan eduki duten parte hartzea goraka joan da azken urtetan. Eta aurten inoiz baino nabariagoa izan da; bai eurek zuzenean burutu dituzten ekintzengatik, baita egunak edukiz betetzeko egin dute ahaleginagatik.
Nabarmentzeko da aurten antolatutako lehenengo harri jasotzeko txapelketa. Izen handiko zazpi harri-jasotzaile aritu dira elkarren aurka. Egitekoa ondokoa zen: Pedro Mari Txurruka Aritza herriko harri jasotzailearen hiru harri erabilita, ahalik eta jasoaldi gehien egitea. Harriak 20 eta 30. hamarkadetan plazan aritzen zen Aritzarenak ziren: 135 kiloko errekatangularra, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko zilindora.
Lan horretan onena Izeta II.a izan zen. Guztira 77 jasoaldi egin zituen. Gertutik jarraitu ziotenak, Izeta IV (70 jasoaldi) eta Belioso (69 jasoaldi) izan ziren.
Inoiz baino lasaiago
Kalbaixo jaiak inoiz baino lasaiagoak izan dira.
Gurutuze Gorrikoek goitibeherekin lotutako bi asistentzia eduki dituzte eta sokamuturrean bat bera ere ez. Ezin esan, ordea, jendea buruarekin ibili delako izan denik. Ihesaldi bat baino gehiago egon dira, baina zezenek noblezi handiarekin jokatu dute. Animali kontuetan sartuta, paitak izan dira zeresana eman dutenak. Plastikozkoak izan dira eta.
Hortik aurrera ezer gutxi. Udaltzainek ere ez dute salaketa bat bera ere jaso. Piñastei Egunean, ordea, goiz gogor xamarra eduki zuten. Herritarrek moilara autoz jaitsi ezin dela jakin arren, asko izan baitziren autoarekin bertaratu zirenak. «Hesiak jarri beharrean gure autoa gurutzatu genuen bidean, eta hala ere, autoaren atzeko aldean pilatzen joan ziren ibilgailuak».