Herritarren Udal Batzarrak martxan hasiko dira aste honetan
Kurtso hasieragaz batera, Udal Batzordeak be martxan jartzea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak. Batzorde zabalak izatea nahi dute Udalekoek; hori dela eta, herritarren parte hartzea eskatu dute. Lau batzorde egongo dira martxan: Kirol Batzordea, Euska...
Kurtso hasieragaz batera, Udal Batzordeak be martxan jartzea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak. Batzorde zabalak izatea nahi dute Udalekoek; hori dela eta, herritarren parte hartzea eskatu dute.
Lau batzorde egongo dira martxan: Kirol Batzordea, Euskara Batzordea, Kultura Batzordea, eta Parekidetasun Batzordea. Guztiak irailean hasiko dira martxan, eta lehenengoa gaur bertan. Horrela, Kirol Batzordea gaur batuko da, 19:30ean udaletxean. Euskara batzordea be aste honetan batuko da: eguenean, 18:00etan udaletxean. Beste batzorde biak datorren astean hasiko dituzte batzarrak. Astelehenean hasiko da abian Kultura Batzordea, 19:30ean, eta martitzenean hasiko da, barriz, Parekidetasun Batzordea bilerekin. Azken batzorde horretara joan nahi dutenek, 19:30ean agertu behar dute udaletxera.