Zierdamendiko borrokak gogora ekarriko dituzte
Irailaren 23an Francok gidatu eta Molak bultzatutako kolpe faxistari aurre egiteko lehen mugimenduak hasi ziren Etxebarria, Markina, Urkaregi, San Migel eta Elgoibarren. Hori dela eta, gerraren lehen egunetako gorabeheren inguruan hausnartu eta oroimen...
Irailaren 23an Francok gidatu eta Molak bultzatutako kolpe faxistari aurre egiteko lehen mugimenduak hasi ziren Etxebarria, Markina, Urkaregi, San Migel eta Elgoibarren. Hori dela eta, gerraren lehen egunetako gorabeheren inguruan hausnartu eta oroimen historikoa bizirik mantendu nahian hitzordua jarri du Ahaztuen oroimena elkarteak. Hizlarien eta irudien bidez osotuko dute barikuan 20:30ean Etxebarriko Kultur Aretoan egingo den saioa.
Hasteko, Otxandioko alkate Santi Uribek Andikonako Adierazpenaren inguruan jardungo du. Ondoren, faxisten sarrera eta milizianoek eta gudariek haiei aurre egiteko ahaleginen nondik norakoak azalduko dituzte. Amaitzeko, 1936ko irailaren 25ean Zierdamendin, San Migelen, izandako borrokaren inguruan arituko dira. Bertan hildako Felix Arbulu Bilbaoren senide Joseba Felix Tobar Arbulu izango da hizlari, eta Zierdamendin zauritutako Jose maria Otsoa de Txintxetruren testigantza ikusi ahal izango da.
Barikuko ekitaldiak domekan izango du jarraipena. Zierdamendiko Pagadian ekitaldia izango da-eta 1936ko irailaren 25ean Zierdamendin hildako euskal milizianoen izenean. San Migelko frontoian batuko dira 11:30ean, alkarregaz pagadira joateko.