Zinegotzi batzuen liberazio maila birbanatu dute
Lekeitioko Udalak alkateordearen eta zinegotzi baten liberazio maila aldatzea erabaki du. Erabaki hori hartu zuen udalbatzak joan den eguenean egindako osoko bilkuran. Udala eratu zenean, bi liberatu eta erdi edukitzea ebatzi zuten. Horrela, alkateak e...
Lekeitioko Udalak alkateordearen eta zinegotzi baten liberazio maila aldatzea erabaki du. Erabaki hori hartu zuen udalbatzak joan den eguenean egindako osoko bilkuran.
Udala eratu zenean, bi liberatu eta erdi edukitzea ebatzi zuten. Horrela, alkateak eta alkateordeak liberazio osoa edukiko zuten, eta, lehenengo urtean, beste zinegotzi bat egongo zen liberalizazio erdiagaz. Orain, barriz, Pili Robles alkateordearen liberazioa murriztu eta beste pertsona bat hartzea erabaki dute. Horren arrazoia alkateordeak bere lanbidean, ordu gehiago egin behar dituela da. “Oposaketak gainditu ditu, eta praktikak egiten ordu gehiago emon beharko ditu ikasturte honetan”, azaldu du Lekeitioko alkate Maitane Larraurik. Horrela, Pili Robles heren batera egongo da Udalean lanean, alkateordetza eta Hirigintza Sailaren arduradun. Bestalde, bere ardurapean zegoen Gizarte Ongizate Saila Myriam Etxebarrietak hartuko du. Etxebarrieta, halan, lanaldi erdira egongo da, eta Gizarte Ongizate eta Hezkuntza eta Haurtzaroa sailak eroango ditu.
Beraz, Udaleko lanaldiak horrela banatuta egongo dira: Maitane larrauri alkatea lanaldi osora egongo da, Pili Robles alkateordea heren batera, Xabier Arrate bigarren alkateordea lanaldi erdira eta Myriam Etxebarrieta zinegotzia lanaldi erdira. “Azkanean, bi liberatu eta erdi izatetik bi liberatu eta heren izatera pasatuko da”, zehaztu de Larraurik.